Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 20:8-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta han cen populu guciac, guiçon bakar bat içan balitz beçala, ihardetsi çuen: Ez gare gure olhetara bihurtuco, nihor ez da bere etchean sarthuco,

9. Non ez dugun batean hau eguiten Gabaaren contra:

10. Hautatuac içan beitez Israelgo leinu gucietan hamar guiçon ehunetaric, ehun miletaric, mila hamar miletaric, eta armadari ekar betzozte jatecoac, guduca ahal gaitecen Benjamineco Gabaaren contra, eta merecitu duena bihur dioçogun bere tzarqueriaren arabera.

11. Eta Israel gucia hiri haren contra bildu cen, guiçon bakar bat beçala, gogo berarequin eta xede bakar batean.

12. Benjaminen leinu guciari bidali ciozcaten mandatariac, ceinec erran baitzuten: Certaco atzeman da horremberceco tzarqueria çuen baithan?

13. Escuetara igutzue Gabaaco guiçon belzqueria hori eguin içan dutenac, hil ditecençat eta gaizquia ken dadien Israeldic. Benjamintarrec etzuten aditu nahi içan beren anaia Israelgo semeec gaztiatu solasa:

14. Bainan beren eremuco hiri gucietaric bildu ciren Gabaara lagunça ekarceco eta Israelgo populu guciaren contra guducatzeco.

15. Eta Benjamindic kausitu ciren hogoi eta borz mila ezpata ekarcen çutenac, Gabaaco egoiliarrez berçalde.

16. Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.

17. Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 20