Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 20:28-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaronen ilobasoac çuen Jaunaren etcheco cargua. Consultatu çuten beraz Jauna, eta erran cioeten: Behar othe gare guehiago gudura atheratu Benjaminen seme, gure anaien contra, ala guelditu behar gare? Jaunac ihardetsi cioeten: Igan çaizte eta behar emanen ditut çuen escuetara.

29. Israelgo semeec celatac eçarri cituzten Gabaaco hiriaren inguruan;

30. Eta hirugarren aldico, lebembicicoan eta bigarrean beçala, armada atheratu çuten Benjaminen contra.

31. Bainan Benjaminen semeac ere ausartasun handirequin jauci ciren hiritic, eta etsaiec ihes eguinic, lucez jarraiqui citzaizcoten, halaz non hequietaric sakitu baitzituzten lehembicico eta bigarren egunean beçala, eta hil baitzuten ihes çoacinetaric bi bidez, ceietaric batec Bethelera baiterama eta berceac Gabaara, eta hogoi eta hamar guiçonen ingurutsuari lurra joaraci cioeten;

32. Ecen uste içan çuten, ohi beçala amor eguiten çutela. Aleguiaca ihes cihoacenec asmua çuten eguina hequiec hiritic urrunaraztecoa, eta iduri ihesi, hequiec erran diren celatetara erakarcecoa.

33. Hargatic Israelgo seme guciac jarriac ciren toquietaric jaiquiric, lerrotan eman ciren Baalthamar deitzen den leku batean. Hiriaren inguruan jarriac ciren celatariac ere emequi-emequi hasi ciren aguercen,

34. Eta mendebal-aldetic hiriari hurbilcen. Halaber hamar mila guiçonec, Israel gucitic, hiritarrac gudura deitzen cituzten. Eta guduco hestura gaitzac inguratu cituen Benjaminen semeac, eta etzuten eçagutu herioa alde orotaric gainera heldu citzaioetela.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 20