Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 20:20-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta handic abiaturic Benjaminen semeen guducatzera, hasi ciren hiriaren sethiatzen.

21. Gabaatic atheraturic, Benjaminen semeec hil cituzten egun hartan Israelgo semeetaric hogoi eta bi mila guiçon.

22. Israelgo semeac, beren indarraren eta oste handiaren gainean sinhestea eçarriz, aitzinean guducatu ciren toquian jarri ciren lerrotan berriz ere;

23. Halaz bizquitartean non lehenic igan baitzuren eta nigarrez egon Jaunaren aitzinean ilhunceraino: eta consultatu çuten eta erran cioten: Behar othe dugu guehiago guducatzerat eguin Benjaminen seme, gure anaien contra, ala ez? Ihardetsi cioten: Igan çaizte eta gudu eguiçue.

24. Eta biharamunean, Israelgo semeec gudurat eguin çutenean Benjaminen semeen contra,

25. Benjaminen semeac jauci ciren Gabaaco atheetaric, eta hequien aitzinera laster eguinic, hambateco çalapartac erabili cituzten sarrasquica, non hemeçorci mila ezpataco guiçoni lurra joaraci baitzioeten.

26. Hargatic Israelgo seme guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera, eta jarriric çauden nigarrez; barur eguin çuten egun hartan ilhunceraino, eta Jaunari escaini ciozcaten holocaustac eta baquezco bitimac.

27. Eta beren plantaren gainean consultatu çuten. Toqui hartan cen orduan Jaincoaren batasuneco arka.

28. Eta Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaronen ilobasoac çuen Jaunaren etcheco cargua. Consultatu çuten beraz Jauna, eta erran cioeten: Behar othe gare guehiago gudura atheratu Benjaminen seme, gure anaien contra, ala guelditu behar gare? Jaunac ihardetsi cioeten: Igan çaizte eta behar emanen ditut çuen escuetara.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 20