Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 20:16-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.

17. Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac.

18. Hauquiec jaiquiric, ethorri ciren Jaincoaren etchera, erran nahi da Silora; Jaincoa consultatu çuten, eta erran cioten: Nor içanen da gure armadan guduco buruçagui Benjaminen semeen contra? Jaunac ihardetsi cioeten: Juda içan bedi çuen aitzindari.

19. Israelgo semeac goicean berehala jaiquiric, campatu ciren Gabaaco ondoan.

20. Eta handic abiaturic Benjaminen semeen guducatzera, hasi ciren hiriaren sethiatzen.

21. Gabaatic atheraturic, Benjaminen semeec hil cituzten egun hartan Israelgo semeetaric hogoi eta bi mila guiçon.

22. Israelgo semeac, beren indarraren eta oste handiaren gainean sinhestea eçarriz, aitzinean guducatu ciren toquian jarri ciren lerrotan berriz ere;

23. Halaz bizquitartean non lehenic igan baitzuren eta nigarrez egon Jaunaren aitzinean ilhunceraino: eta consultatu çuten eta erran cioten: Behar othe dugu guehiago guducatzerat eguin Benjaminen seme, gure anaien contra, ala ez? Ihardetsi cioten: Igan çaizte eta gudu eguiçue.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 20