Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 20:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta Benjamindic kausitu ciren hogoi eta borz mila ezpata ekarcen çutenac, Gabaaco egoiliarrez berçalde.

16. Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.

17. Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac.

18. Hauquiec jaiquiric, ethorri ciren Jaincoaren etchera, erran nahi da Silora; Jaincoa consultatu çuten, eta erran cioten: Nor içanen da gure armadan guduco buruçagui Benjaminen semeen contra? Jaunac ihardetsi cioeten: Juda içan bedi çuen aitzindari.

19. Israelgo semeac goicean berehala jaiquiric, campatu ciren Gabaaco ondoan.

20. Eta handic abiaturic Benjaminen semeen guducatzera, hasi ciren hiriaren sethiatzen.

21. Gabaatic atheraturic, Benjaminen semeec hil cituzten egun hartan Israelgo semeetaric hogoi eta bi mila guiçon.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 20