Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 20:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Benjaminen leinu guciari bidali ciozcaten mandatariac, ceinec erran baitzuten: Certaco atzeman da horremberceco tzarqueria çuen baithan?

13. Escuetara igutzue Gabaaco guiçon belzqueria hori eguin içan dutenac, hil ditecençat eta gaizquia ken dadien Israeldic. Benjamintarrec etzuten aditu nahi içan beren anaia Israelgo semeec gaztiatu solasa:

14. Bainan beren eremuco hiri gucietaric bildu ciren Gabaara lagunça ekarceco eta Israelgo populu guciaren contra guducatzeco.

15. Eta Benjamindic kausitu ciren hogoi eta borz mila ezpata ekarcen çutenac, Gabaaco egoiliarrez berçalde.

16. Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.

17. Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac.

18. Hauquiec jaiquiric, ethorri ciren Jaincoaren etchera, erran nahi da Silora; Jaincoa consultatu çuten, eta erran cioten: Nor içanen da gure armadan guduco buruçagui Benjaminen semeen contra? Jaunac ihardetsi cioeten: Juda içan bedi çuen aitzindari.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 20