Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 20:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hargatic Israelgo seme guciac ilki ciren, eta batera bildu ciren guiçon bakar bat beçala Danetic Bersaberaino eta Galaaderaino, Masphera, Jaunaren aitzinera.

2. Populuetaco buruçaguiac oro eta Israelgo leinu guciac bildu ciren Jaincoaren batzarrera, lau ehun mila guerlari oinezco.

3. (Eta Benjaminen semeac etziren jaquin gabe guelditu Israelgo semeac Masphara iganac cirela.) Emaztequi hilaren lebitar senharrari galdeguin cioten nola guerthatu cen hambateco belzqueria,

4. Ihardetsi çuen: Benjamineco Gabaara heldu içan naiz ene emaztearequin, eta harat aldaratu naiz;

5. Eta hara non hiri hartaco guiçonec gabaz inguratu duten ni nindagoen etchea, ni hil nahiz, eta ene emazteari jaçarriz ecin-sinetsizco lohiqueriaco errabiarequin, azquenecotz hil den arteo.

6. Harthuric, pusquetan eçarri dut, eta çathiac igorri ditut çuen eremu gucietara, ceren ez baita egundaino Israelen guerthatu horremberceco icigarriqueria eta belzqueriaric.

7. Israelgo semeac, hemen çarete guciac, ikusaçue cer behar duçuen eguin.

8. Eta han cen populu guciac, guiçon bakar bat içan balitz beçala, ihardetsi çuen: Ez gare gure olhetara bihurtuco, nihor ez da bere etchean sarthuco,

9. Non ez dugun batean hau eguiten Gabaaren contra:

10. Hautatuac içan beitez Israelgo leinu gucietan hamar guiçon ehunetaric, ehun miletaric, mila hamar miletaric, eta armadari ekar betzozte jatecoac, guduca ahal gaitecen Benjamineco Gabaaren contra, eta merecitu duena bihur dioçogun bere tzarqueriaren arabera.

11. Eta Israel gucia hiri haren contra bildu cen, guiçon bakar bat beçala, gogo berarequin eta xede bakar batean.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 20