Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 19:19-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Nahiz lastoa eta belharra badugun gure astoen bazcatzeco, eta oguia eta arnoa enetzat, çure nescatoarençat eta enequin den muthilarençat: ez dugu deusere escas baicic-ere leihorra.

20. Guiçon-çaharrac ihardetsi cioen: Baquea dela çurequin, nic emanen darozquitzut premia çaizquitzun guciac: bakarric othoizten çaitut etzaitecen plaçan egon.

21. Eta sarraraci çuen bere etchera; astoei bazca eman cioeten, eta çangoac garbitu cituztenean, onthurunçara deithu cituen.

22. Jaten hari cirelaric, eta bideco nekearen ondotic, janaz eta edanaz beren buruac hazcarcen cituztelaric, ethorri ciren hiri hartaco guiçon batzuec, Belialen semeac (erran nahi da cer-nahitara jarriac), eta guiçon-çaharraren etchea inguraturic, hasi ciren atheari joca, etcheco nausiari oihuca, eta erranez: Ilkiaraz çaçu çure etcherat sarthu den guiçona, eguin dioçogun nahi duguna.

23. Guiçon-çaharra atheratu cen hequietara eta erran cioeten: Berautzue, anaiac, berautzue holaco gaizquiric eguin; ecen guiçon hau arrotz beçala sarthu da ene atherbera, eta utzaçue çoroqueria hori.

24. Badut alaba bat doncella, eta guiçon horrec badu ohaidea; erakarrico darozquitzuet; emanen dioçuete ahalquea, eta aseco duçue çuen lehia; bakarric othoizten çaituztet guiçon hunen gainean eguin ez deçaçuen guiçonari ez dihoaquioen icigarriqueria.

25. Etzituzten onhetsi nahi haren erranac. Lebitarrac hori ikusiric, atheratu cioeten bere ohaidea, eta eman hartaz dosta citecençat. Hartaz nahi çutena eguin ondoan gau gucian, utzi çuten goiçaldera.

26. Emaztequia, ilhuna goatearequin, ethorri cen bere senharra çuen etcheco athera, eta han erori cen.

27. Arguitu cenean, lebitarra jaiqui cen, eta idequi çuen athea, abiatu bidaiaren akabatzeco; eta hara non çagoen haren emaztea athe aitzinean etzana, escuac athelasera hedatuac.

28. Listez lo çagoen, senharrac erraten cioen: Jaiqui çaite eta goacen. Deusic ez baitzuen ihardesten, eçaguturic hila cela, hartu çuen, asto baten gainean eçarri, eta itzuli cen bere etchera.

29. Sarthu cenean, hartu çuen marrauça bat, eta emaztearen gorphutza bere heçurrequin hautsiric hamabi phusquetan, çathi bana igorri cioen Israelgo leinu bakotchari.

30. Hori ikusi çutenean, guciac oihuca hasi ciren: Ez da egundaino holacoric Israelen guerthatu, gure arbasoac Eguiptotic ethorri diren egunetic eta orai arteo: erabaqui çaçue, eta guciec batean ikusaçue cer den eguiteco.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 19