Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 19:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bacen lebitar guicen bat Efraimgo mendico macela batean çagoena, Judaco Bethlehemen hartu çuena emazte.

2. Hunec utzi çuen bere senharra, eta Bethlehemera bere aitaren etchera itzuli cen, eta lau hilabethez egotu cen aitaren baithan.

3. Senharra, berequin harturic muthil bat eta bi asto, jarraiqui citzaioen, harequin nahiz baquetu eta lausenguca berequin guibelerat erakarri. Emazteac onguiethorri eguin cioen eta sarraraci çuen bere aitaren etchean. Hori aditu çuenean haren aitaguinarrebac eta ikusi çuenean, bozcariorequin ethorri citzaioen aitzinera,

4. Eta besarcatu çuen. Suhia bere aitaguinarrebaren etchean egotu cen hirur egun, jaten eta edaten çuelaric lainoqui harequin.

5. Bainan laugarren egunean, gabaz jaiquiric, nahi içan çuen abiatu; aitaguinarrebac atchiqui çuen, eta erran cioen: Jan çaçu lehenic ogui puxca bat, eta barnea hazcar çaçu, eta hola goanen çare.

6. Jarri ciren elkarrequin; jan eta edan çuten, eta nescatcharen aitac erran cioen bere suhiari. Egun hau, othoi, emaçu gurequin, boz gaitecen guciac batean.

7. Bainan hau xutituric, goan nahiz abiatu cen. Eta halaric-ere aitaguinarrebac errequeica atchiqui çuen, eta bere etchean gueldiaraci.

8. Goiça ethorri cenean ordean, lebitarra bideraco xuxencen cen. Aitaguinarrebac erran cioen berriz: Othoizten çaitut jan deçaçun cerbait, eta indarrac harturic, eguna çabalcen den artean, goanen çare guero. Jan çuten beraz elkarrequin.

9. Eta guiçon-gaztea xutitu cen, bideari lotzeco bere emaztearequin eta muthilarequin. Berriz ere aitaguinarrebac erran cioen: Ikusaçu eguna hari dela aphalcen, eta arratsa heldu dela: çaude egun ere enequin, eta bozcariozco egun bat iragan çaçu, eta bideari lothuco çare bihar çure etchera goateco.

10. Suhiac etzuen nahi içan onhetsi haren errana, bainan eman cen berehala bideari, eta ethorri cen Jebuseco ondora, ceina berce icenez Jerusaleme deitzen baitzen, berequin erakarcen cituela bi astoac cargatuac eta bere ohaidea.

11. Eta jadanic ciren Jebusetic hurbil, eta eguna gauera bihurcen hari cen, eta muthilac erran cioen bere nausiari: Çato, othoi, eta aldara gaitecen Jebusearren hirira eta hor gueldi gaitecen.

12. Nausiac ihardetsi cioen: Ez naiz sarthuco jendaqui arrotz Israelgo semeetaricacoa ez den baten hirira, bainan goanen naiz Gabaaraino;

13. Eta hara helcen naicean, han egonen gare, edo bederen Erraman.

14. Iragan çuten beraz Jebus; hartu bideaz aitzina cihoacen, eta iguzquia etzan citzaioeten Gabaaco ondoan, ceina Benjaminen leinuan baita.

15. Eta harat aldaratu ciren, han guelditzeco. Barnera sarthu ondoan, jarriac çauden hirico plaçan, eta nihorc etzioten leihorra eman nahi içatu.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 19