Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 18:14-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Laisgo lurraren beguiztatzera aitzinean igorriac içan ciren borz guiçonec erran cioeten beren berce anaiei: Badaquiçue etche hortan badirela ephodo bat, theraphimac eta itchura cicelatu eta urthu bat: ikusaçue cer nahi duçuen eguin.

15. Eta aphur bat aldaraturic, sarthu ciren Micasen baithan çagoen lebitar gaztearen etchean; eta agur eguin cioten baquezco solasequin.

16. Bizquitartean sei ehun guiçonac, ciren beçala harmatuac, athe aitzinean çauden xutic.

17. Eta guiçon-gaztearen etchean sarthu cirenac, ephodoaren, theraphimen eta itchura urthuaren harcera hari ciren, eta apheça athe aitzinean xutic çagoen, sei ehun guiçon hazcarrac handic ez urrun beguira çaudelaric.

18. Sarthu cirenec hartu cituzten beraz ephodoa, idolac eta itchura cicelatua eta urthua. Apheçac erran cioten: Cer hari çarete?

19. Ihardets cioten: Çaude ixilic eta erhia eçar çaçu ahoaren aitzinean; çato gurequin, aitatzat eta apheztzat içan beçaitzagun. Cer da çuretzat hobe, ala içan çaitecen guiçon bakar baten etchean aphez, ala leinu batean eta Israelgo familian?

20. Hori aditu çuenean, onhetsi cituen hequien solasac, hartu cituen ephodoa, idolac eta itchura cicelatua, eta goan cen Dantarrequin.

21. Bidean cihoacelaric, beren aitzinean igorriric haurrac, abereac eta phusca balios guciac,

22. Eta jadanic Micasen etchetic urrun cirelaric, Micasen etchean egoten cirenac argudioan jarraiqui citzaizcoeten.

23. Eta guibeletic oihuz hasi ciren. Hauquiec ikusi cituztenean, erran cioten Micasi: Cer nahi duçu? certaco çaude oihuz?

24. Ihardetsi çuen: Ene jaincoac, enetzat eguin ditudanac, apheça eta ditudan guciac eraman ditutzue, eta dioçue: Cer duçu?

25. Danen semeec erran cioten: Berautzu guri guehiago minça, beldurrez guiçonac, gogoa minkaizturic, bihur daquizquitzun, eta ceror gal çaitecen çure etche guciarequin.      

26. Hola berriz bideari lothuric, goan ciren. Micasec, bada, ikustenez hazcarrago cirela, itzuli cen bere etchera.

27. Sei ehun guiçonec eraman cituzten beraz apheça eta aitzinean erran içan ditugunac; ethorri ciren Laisera, populu descansuz eta phausuan çagoen baten gana, eta ezpataren ahotic iragan cituzten, eta hiriari su eman cioten,

28. Nihorc-ere lagunçaric hangoei ekarri gabe, Sidonetic urrun egoten cirelacotz, eta nihorequin etzutelacotz ez lagunkidetasunic, ez har-emanic. Eta hiri hura cen Errohobeco aurkinçan jarria: Danen semeec berritu çuten eta han eguin çuten beren egoitza.

29. Aitzinean Lais deitzen cena, deithu çuten Dan beren aita, Isaaquen semearen icenetic.

30. Eta han eçarri çuten jaincorde cicelatua eta Jonathan, Moisen seme Jersamen semea, eta haren semeac apheztzat, beren gathibutasuneco eguneraino.

31. Eta Micasen jaincordea hequien baithan egotu cen Jaincoaren arka Silon egotu cen dembora gucian. Etzen ordu hequietan erregueric Israelen.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 18