Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 14:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Bainan Jaunaren izpiritua jauci cen Sansonen baithan, eta deusic-ere escuetan etzuelaric, urratu çuen lehoina, pittica bat puscacatzen balu beçala; eta hori etzioten erakutsi nahi içan bere ait-amei.

7. Jautsi cen guero eta minçatu haren beguiei atzeman cioten emaztequiari.

8. Eta cembait egunen buruan itzuliric harequin ezconceco, baztertu cen lehoinaren hiliquiaren ikustera, eta hara erle-molço bat jarria cela lehoinaren ahoan, eta ezti-bresca bat ere bacela.

9. Hura hartu ondoan, bidean hartaric jaten çuen; eta bere ait-ametara ethorri cenean, pusca bat eman cioten, eta hequiec ere jan çuten: etzioten bizquitartean ikusterat eman lehoinaren gorphutzetic hartu çuela eztia.

10. Haren aita goan cen beraz nescatcharen etchera, eta Sanson bere semeari barazcari bat eguin çaroen, ecen guiçon-gazteec hala eguiten ohi çuten.

11. Toqui hartaco hiritarrec ikusi çutenean Sanson, hogoi eta hamar lagun eman ciozcaten harequin içateco.

12. Sansonec erran cioten: Aitzinera emanen darotzuet asmacari bat; eta arguitzapena eguiten ahal badarotaçue estei hauquietaco çazpi egunetan, emanen darozquitzuet hogoi eta hamar soin eta berce haimberce soimpeco.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 14