Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 14:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Sanson jautsi cen beraz Thamnathara; eta han ikusiric emaztequi bat Filistindarren alabetaric,

2. Igan cen, eta berria ekarri çaroeten bere ait-amei, cioelaric: Thamnathan emaztequi bat ikusi içan dut, Filistindarren alabetaric: othoizten çaituztet emaztetzat onhets diçadaçuen.

3. Bere ait-amec ihardetsi cioten: Ez othe da emaztequiric ene anaien alabetan eta ene populu gucian, emazte bat hartu nahi içateco ingurebaquigabeac diren Filistindarretaric? Eta Sansonec erran cioen bere aitari: Hori onhets diçadaçu, ceren ene beguiei kausitu baitiote.

4. Bada, haren burhasoec etzaquiten Jaunac eguiten çuela gauça hori, eta Filistindarren contra guerthacari baten bilha çabilala; ecen ordu hequietan Filistindarra jaundua çabilan Israeli.

5. Hargatic Sanson bere ait-amequin Thamnathara jautsi içan cen. Eta heldu cirenean hirico mahastietara lehoin ume ikaragarri bat aguertu cen, eta orroaz atheratu citzaioen Sansoni.

6. Bainan Jaunaren izpiritua jauci cen Sansonen baithan, eta deusic-ere escuetan etzuelaric, urratu çuen lehoina, pittica bat puscacatzen balu beçala; eta hori etzioten erakutsi nahi içan bere ait-amei.

7. Jautsi cen guero eta minçatu haren beguiei atzeman cioten emaztequiari.

8. Eta cembait egunen buruan itzuliric harequin ezconceco, baztertu cen lehoinaren hiliquiaren ikustera, eta hara erle-molço bat jarria cela lehoinaren ahoan, eta ezti-bresca bat ere bacela.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 14