Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 13:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Berriz ere Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, ceinac Filistindarren escuetara eman baitzituen berrogoi urthez.

2. Bacen orduan Saraaco guiçon bat, Danen erroticacoa, Manue deitzen cena, eta emaztea agorra çuena.

3. Jaunaren ainguerua aguertu citzaioen emaztequi hari, eta erran cioen: Agorra çare eta haurric gabea; bainan amatuco çare eta seme batez erdico.

4. Berautzu beraz arnoric eta sagarnoric edan, eta cerbait lohiric jan,

5. Ceren amatuco eta erdico baitzare seme batez, ceinaren burua ez baitu uquituco biçarnabalac; ecen haurretic eta amaren sabeletic içanen da Jaincoaren Naçarearra, eta bera abiatuco da Filistindarren escuetaric Israelen atheratzen.

6. Bere senharraren gana goan cenean, erran çaroen: Jaincoaren guiçon bat ethorri da ni gana, aingueru beguitharte bat çuen, guciz lazgarria. Galdeguin diodanean nor cen, nondic heldu cen eta cer icen çuen, ez darot erran nahi içatu.

7. Bainan hau ihardetsi içan darot: Huna non amatuco eta erdico çaren seme batez: berautzu arnoric edan ez sagarnoric, ez-etare jan deusere lohiric; ecen haurra, ttipitic, eta bere amaren sabeletic bere heriotzeco eguneraino, Jaincoaren Naçarearra içanen da.

8. Hargatic Manuec othoiztu çuen Jauna, eta erran çaroen: Jauna, othoi, Jaincoaren guiçon bidali içan duçuna, berriz ethor bedi eta irakats beçagu sorcecoa den haurraz cer eguin behar dugun.

9. Jaunac onhetsi çuen Manueren othoitza, eta berriz aguertu cen ainguerua haren emazteari, landan jarria çagoenari. Bada, Manue, haren senharra, etzen harequin. Emazteac ainguerua ikusi çuenean,

10. Higuitu cen, eta laster eguin çuen bere senharra gana, eta berria ekarri çaroen, cioelaric: Huna aguertu çarotala aitzinean ikusi içan nuen guiçona.

11. Manue xutitu cen eta bere emazteari jarraiqui, eta guiçonaren ganat ethorriric, erran cioen: Çu çare ene emazteari minçatu çarena? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz.

12. Manuec erran çaroen: Çure errana bethea ditaqueenean, cer nahi duçu eguin deçagun haurraz? edo certaric beharco du bere burua beguiratu?

13. Jaunaren aingueruac ihardetsi çaroen: Bere burua beguira beça çure emazteari aiphatu diotzadan gucietaric;

14. Mahastitic sorcen den edocein gaucetaric jan ez beça; ez beça edan arnoric ez sagarnoric, ez beça jan deusere lohiric: eta nic manatzen diodana bethe eta beguira beça.

15. Manuec erran çaroen Jaunaren aingueruari: Ene othoitzac onhets daroaztatzu, othoi; utz gaitzatzu gure ahuncetaric pittica bat xuxencera çuri.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 13