Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 12:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta Galaadtarrec hartu cituzten Jordaneco ubiac, ceinetaric bihurtu behar baitzen Efraim. Eta Efraimtarretaric norbait ethorcen cenean ihes eta erraten çuela: Utz neçaçue, othoi, iragaitera; Galaadtarrec erraten cioten: Efraimtarra haiz? ihardestearequin: Ez naiz hala;

6. Erraten cioeten: Errac beraz Siboleth, ceinac erran nahi baitu ogui-burua. Hunec ihardesten çuen Siboleth; ogui-buruaren letra bera ecin trencatuz. Berehala harcen çuten, eta Jordaneco iragan-toquian berean cinçurra eguiten cioten. Eta aldi hartan, berrogoi eta bi mila Efraimtarrec lurra jo çuten.

7. Jephte Galaadtarrac sei urthez juiatu çuen beraz Israel; hil içan cen guero, eta ehorci çuten Galaadeco bere hirian.

8. Haren ondotic Abesan Bethlehemgoac juiatu çuen Israel.

9. Bacituen hogoi eta hamar seme eta hogoi eta hamar alaba; alabac camporat igorriric, ezcondu cituen, eta seme çuen becembat nescatcha etcherat harturic, emaztetzat onhetsi ciozcaten. Çazpi urthez juiatu çuen Israel.

10. Hil cen guero, eta Bethlehemen ehorci çuten.

11. Haren ondoco içatu cen Ahialon Çabulontarra, eta Israel juiatu çuen hamar urthez.

12. Hil içan cen guero, eta ehorci çuten Çabulonen.

13. Haren ondotic, Abdon, Ilelen seme Pharathontarrac juiatu çuen Israel.

14. Hunec içatu cituen berrogoi seme, eta hequietaric hirur hogoi eta hamaborz ilobaso, hirur hogoi eta hamaborz astocumeren gainera igaiten cirenac, eta Israel juiatu çuen çorci urthez.

15. Hil içan cen guero, eta ehorci çuten Pharathonen, Efraimgo lurrean, Amalequen mendian.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 12