Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 1:22-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Josepen etchea ere igan cen Bethelera, eta Jauna harequin içatu cen.

23. Ecen sethiatzen çutelaric hiria, ceina lehenago Luça deitzen baitzen,

24. Ikusi çuten guiçon bat hiritic atheratzen, eta erran cioten hari: Erakuts diçaguçu hirico sarcea, eta urricalçapenetan hartuco çaitugu.

25. Eta hunec erakutsi ciotenean, hiria jo çuten ezpataren ahoaz, bainan utzi cituzten guiçon hura eta bere ahaidego gucia.

26. Utzi çuten guiçonac, eguin çuen Hethimgo lurrera, eta han alchatu çuen hiri bat Luça deithu çuena: icen hori bera dakar egungo eguna arteo.

27. Manasec ere etzituen xahutu Bethsan eta Thanac beren herriequin, ez-etare Dorgo, Jeblaamgo eta Maiedoco egoiliarrac hango herriequin, eta Cananearra hasi cen eguiten harequin bere egoitza.

28. Bainan Israelen, hazcartu cenean, eçarri cituen figoaren azpian eta etzituen hil nahi içan.

29. Efraimec halaber etzuen hil Gacerren çagoen Cananearra, bainan harequin eguin çuen bere egoitza.

30. Çabulonec etzituen hil Cetrontarrac eta Naaloltarrac, bainan haren erdian egotu cen Cananearra ceina figoaren-peco eguina içan baitzitzaioen.

31. Aserrec orobat etzituen hil Acoco, Sidongo, Ahalabeco, Acacibgo, Helbaco, Aphequeco eta Errohobgo egoiliarrac;

32. Eta egoitza eguin çuen lur hartan çagoen Cananearraren erdian, eta etzuen hil.

33. Nefthalic bardin etzituen hil Bethsamestarrac eta Bethanatharrac: egotu cen hango Cananearraren erdian eta Bethsametarrec eta Bethanatharrec pagatu cioten figoa.

34. Amorhearrac hersitasunean iduqui cituen Danen semeac mendian, eta etzioten utzi leku celhaiagoetara jausteco bideric.

35. Eta egotu cen Haresgo mendian, erran  nahi baita buztin-mendi, Ayalonen eta Salebimen. Eta Josepen etchearen escua dorphetu cen, eta Amorhearra eçarria içan cen figoaren-pean.

36. Eta Amorhearraren muga içan cen Harrobiaren patarretic Petra eta goragocolekuac.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 1