Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 1:18-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta Judac hartu cituen Gaça bere eremuequin, Ascalon eta Acaron beren eremuequin.

19. Eta Jauna içan cen Judarequin, eta basaburuez nausitu cen: eta ecin xahutu cituen haranetan çaudecenac, bacituztelacotz hainitz orga-laster segaztatu.

20. Eta Moisec erran beçala, Hebron eman cioten Calebi, ceinac handic xahutu baitzituen Enaquen hirur semeac.

21. Bainan Benjaminen semeec etzuten hil Jebusearra, Jerusalemen çagoena, eta Jebusearra Benjaminen semeequin dago Jerusalemen egungo eguna arteo.

22. Josepen etchea ere igan cen Bethelera, eta Jauna harequin içatu cen.

23. Ecen sethiatzen çutelaric hiria, ceina lehenago Luça deitzen baitzen,

24. Ikusi çuten guiçon bat hiritic atheratzen, eta erran cioten hari: Erakuts diçaguçu hirico sarcea, eta urricalçapenetan hartuco çaitugu.

25. Eta hunec erakutsi ciotenean, hiria jo çuten ezpataren ahoaz, bainan utzi cituzten guiçon hura eta bere ahaidego gucia.

26. Utzi çuten guiçonac, eguin çuen Hethimgo lurrera, eta han alchatu çuen hiri bat Luça deithu çuena: icen hori bera dakar egungo eguna arteo.

27. Manasec ere etzituen xahutu Bethsan eta Thanac beren herriequin, ez-etare Dorgo, Jeblaamgo eta Maiedoco egoiliarrac hango herriequin, eta Cananearra hasi cen eguiten harequin bere egoitza.

28. Bainan Israelen, hazcartu cenean, eçarri cituen figoaren azpian eta etzituen hil nahi içan.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 1