Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 1:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josue hil ondoan, Israelgo semeec Jauna consultatu çuten, erraten ciotelaric: Nor iganen da gure aitzinean Cananearraren contra, eta içanen da guerlaco aitzindari?

2. Eta Jaunac ihardetsi çuen: Juda iganen da; huna non eçarri dudan lurra haren escuan.

3. Eta Judac erran cioen bere anaia Simeoni: Igan çaite enequin çorthean içatu dudan lurrera, eta guduca çaçu Cananearra, ni ere çurequin goan nadien çure çortheco lurrera. Eta Simeon goan cen harequin.

4. Eta Juda igan cen, eta Jaunac hequien escuetara eman cituen Cananearra eta Pherecearra, eta hamar mila jo cituzten Becequen.

5. Eta Becequen aurkitu çuten Adotubecec, eta guducatu çuten eta jo cituzten Cananearra eta Pherecearra.

6. Bada, Adonibecec ihesari eman cen; eta ondotic jarraiquiric atzeman çuten, eta moztu ciozcaten escu eta çangoetaco muthurrac.

7. Adonibecequec erran çuen: Hirur hogoi eta hamar erreguec, escu eta çango-muthurrac moztuac içanic, ene mahainaren azpian bilcen cituzten jateco hondarrac: nola eguin içan baitut, hala niri ere bihurtu darot Jaincoac. Eta eraman çuten Jerusalemera, eta han hil içan cen.

8. Bada, Judaren semeec, Jerusaleme sethiaturic, hartu çuten eta ezpataren ahoaz jo, hiri gucia sutan eçarcen çutelaric.

9. Eta guero jautsiric, gudu eman cioten mendietan eta hegoaco aldean eta celhaietan çagoen Cananearrari.

10. Eta Juda goanic Hebronen (ceinaren icena behiala baitzen Cariatharbe) çagoen Cananearraren contra, jo cituen Sesai, Ahiman eta Tholmai.

11. Eta handic abiaturic, goan cen Dabirrera, ceinaren icen çaharra baitzen Cariath Sepher, erran nahi baita Iscribauen hiria.

12. Eta Calebec erran çuen: Norc ere Cariath Sepher joco eta xahutuco baitu, hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa.

13. Eta Othonielec, Cenez, Caleben ondoco anaiaren semeac hiria hartu çuenean, Calebec eman cioen Acsa bere alaba emaztetzat.

14. Hau bidean cihoalaric, bere senharrac bururat eman cioen landa bat galda ceçola bere aitari. Acsa asto gainean jarriric abiatu cen hasbeherapenca. Calebec erran cioen: Cer duçu?

15. Eta hunec ihardetsi cioen: Indaçu çure benedicionea; ceren lur agor bat eman baitarotaçu, indaçu urez bustitzen den bat ere. Calebec eman cioen beraz lur bat gainetic beherera urztatua.

16. Bada, Cinearrac, Moisen ahaideac, Palmetaco hiritic igan ciren Judaren semeequin hauquiei çorthean erori içan citzaioeten mortura, ceina baita Aradetic hegoarat, eta hauquiequin egotu ciren.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 1