Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 9:21-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Ordean hula bicico dira, populu guciarençat egurqueta eta urqueta haritzeco. Horiec erraten cituztelaric,

22. Josuec deithu cituen Gabaontarrac eta erran cioeten: Certaco nahi içan gaituçue maulaz enganatu, guri errateco: Çuen ganic hainitz urrun gaudeci, gure erdian çaretelaric?

23. Horren gatic madaricionearen azpian içanen çarete, eta çuen odolecoric nihor ez da içanen harico ez denic egur hausten eta urqueta ene Jaincoaren etchera.

24. Hauquiec ihardetsi çuten: Berria ekarria içan çarocun guri çure muthilei, çure Jainco Jaunac aguindu içan cioela bere cerbitzari Moisi çuei emanen çarotzuetela lur hau gucia eta xahutuco cituela hemengo egoiliarrac oro. Icialdura handitan sarthu gare beraz; çuen beldurrac ekarri gaitu gure bicien beguiratzeco cerbait bide harcera, eta asmu hori eguin içan dugu.

25. Orai, bada, çure escuan gare; on eta çucen iduritzen çaitzuna eguiçu gutaz.

26. Josuec eguin çuen beraz erran içan çuen beçala, eta Israelgo semeen escuetaric atheratu cituen hilac içan etzitecençat.

27. Eta egun hartan erabaqui çuen içanen cirela populu guciaren eta Jaunaren aldarearen cerbitzuco Jaunac hautatu toquian, egur hausten eta urqueta haritzeco, egungo egunean ikusten diren beçala.

Irakurri kapitulu osoa Josue 9