Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 9:14-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Israelgo aitzindariec hartu çuten beraz hequien jatecoetaric eta etziren Jaunaren ahotic arguitu.

15. Eta Josuec eguin çuen hequiequin baquea, eta batasun eguinic, aguindu cioeten etzirela hilac içanen; populuco aitzindariec ere orobat cin eguin cioeten.

16. Bainan batasun eguin eta hirur egunen buruan, aditu çuten hauçoan egoten cirenac cirela, eta hequietara sarcecotan cirela.

17. Eta Israelgo semeec campac higuitu cituzten, eta hirur egunen buruco heldu içan ciren hequien hirietara, ceinen icenac hauquiec baitira: Gabaon, eta Caphira, eta Beroth, eta Cariathiarim.

18. Eta etzituzten jo, ceren populuco aitzindariec cin eguin baitzioten Israelgo Jainco Jaunaren icenean. Hargatic jende xehe gucia eraunsiaca haritu cen aitzindarien contra.

19. Hauquiec ihardetsi cioeten: Cin eguin içan diotegu Israelgo Jainco Jaunaren icenean, eta hori delacoz ecin uqui detzazqueguque.

20. Bainan hau eguinen diotegu: utzico diotegu bai bicia, gure contra jauz ez dadiençat Jaunaren hasarrea, baldin hitza jaten baguindu,

21. Ordean hula bicico dira, populu guciarençat egurqueta eta urqueta haritzeco. Horiec erraten cituztelaric,

22. Josuec deithu cituen Gabaontarrac eta erran cioeten: Certaco nahi içan gaituçue maulaz enganatu, guri errateco: Çuen ganic hainitz urrun gaudeci, gure erdian çaretelaric?

23. Horren gatic madaricionearen azpian içanen çarete, eta çuen odolecoric nihor ez da içanen harico ez denic egur hausten eta urqueta ene Jaincoaren etchera.

24. Hauquiec ihardetsi çuten: Berria ekarria içan çarocun guri çure muthilei, çure Jainco Jaunac aguindu içan cioela bere cerbitzari Moisi çuei emanen çarotzuetela lur hau gucia eta xahutuco cituela hemengo egoiliarrac oro. Icialdura handitan sarthu gare beraz; çuen beldurrac ekarri gaitu gure bicien beguiratzeco cerbait bide harcera, eta asmu hori eguin içan dugu.

25. Orai, bada, çure escuan gare; on eta çucen iduritzen çaitzuna eguiçu gutaz.

26. Josuec eguin çuen beraz erran içan çuen beçala, eta Israelgo semeen escuetaric atheratu cituen hilac içan etzitecençat.

Irakurri kapitulu osoa Josue 9