Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 9:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horiec ençunic, Jordanez hun-haindico erregue guciac, mendietan eta celhaietan çaudecenac, itsas-lurretan eta itsaso handico heguian, Libango ondoan çaudecenac ere, Hethearra eta Amorhearra, Cananearra, Pherecearra, Hebearra et Jebusearra,

2. Batera bildu ciren, Josueren eta Israelen contra guducatzeco bihotz batez eta xede berarequin.

3. Bainan Gabaonen çaudenec, adituric Josuec Jericori eta Hairi eguin içan ciozquitenac oro,

4. Amarru asmatu çuten; hartu cituzten jatecoac, astoen gainetan eçarriz çaku çahar batzuec, eta arno çahaguiac hautsiac eta osatuac,

5. Eta oinetaco çaharquituac, ceinac pusquequin baitziren osatuac, hequien çahartasunaren erakusteco; soineco ihetchez jaunciac ciren; bideco ekarcen cituzten oguiac ere, gogorrac ciren eta puscaca hautsiac.

6. Eta eguin çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioeten eta batean Israel guciari: Urrungo lurretic heldu gare, çuequin baque eguin nahiz. Eta Israelgo guiçonec ihardetsi cioeten eta erran:

7. Beharbada guri çortean eman behar çaucun lurrean egoten çarete, eta ez deçaquegu çuequin batasunic eguin.

Irakurri kapitulu osoa Josue 9