Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 6:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Populuari ere erran cioen: Çoazte eta hiriaren ingurua eguiçue harmaturic eta Jaunaren arkaren aitzinean ibiliz.

8. Eta Josuec akabatu çuenean bere solasa, çazpi aphecec jotzen cituztelaric çazpi turutac Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean,

9. Eta armada gucia cihoalaric buru-buruan, gaineraco populu xehea jarraiquitzen cen arkari, eta bazter oroc ihardesten çuten turuten durrunda.

10. Bada, Josuec manu hau emana çuen populuari: Ez duçue oihuric eguinen eta çuen minçoa ez da ençunen, eta ez da çuen ahotic hitz bat ere ilkico, ethor dedien arteo eguina ceintan erranen baitarotzuet: Eguiçue oihu eta marruma.

11. Beraz Jaunaren arkac hiria inguratu çuen egunean behin, eta campetara itzuliric, han guelditu cen.

12. Eta Josue gauaz jaiquiric, aphecec hartu çuten Jaunaren arka,

13. Eta hequietaric çazpic hartu cituzten jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta baçoacen Jaunaren arkaren aitzinean, ibilcean durrundaraciz turutac; eta beguien aitzinean cihoan populu harmatua, eta arkari jarraiquitzen cen gaineraco populu xehea, eta turutac jotzen cituen.

14. Eta bigarren egunean hiria inguratu çuten behin eta itzuli ciren campetara. Hola eguin çuten çazpi egunez.

Irakurri kapitulu osoa Josue 6