Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 6:16-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta çazpigarren inguraldian aphecec turutac jotzen cituztelaric, Josuec erran cioen Israel guciari: Eguiçue orroa handi bat, ecen Jaunac escuetaratu darotzuete hiria;

17. Eta hiri hau içan bedi anathema, eta huntan diren gauça guciac içan beitez Jaunarençat: Errahab lilitchoa bakarric gueldi bedi biciric, berequin etchean dituenequin, ecen gorde içan ditu guc igorri ikusquetariac.

18. Çuec ordean berautzue debecatuac ceraizquitzuenetaric deusere uquitzetic, beldurrez-eta legue hauspenez hobendun eguin ceraizteten, eta Israelgo campa guciac bekatuaren azpian eta nahasmendutan jar ditecen.

19. Bainan urhe eta cilhar den gucia, eta cobrezco eta burdinazco unciac içan beitez Jaunari consecratuac eta haren kutchetan eçarriac.

20. Beraz populu guciac oihu eguiten çuelaric, eta turutec durrundatzean, otsac eta durrundac jo ondoan ostearen beharriac, harrasiac ordu berean lehertu ciren, eta batbedera igan cen bere parrean çuen toquitic, eta hiria hartu çuten,

21. Eta hil cituzten han ciren guciac, guiçonetic emaztequiraino, eta haurretic guiçon-çaharreraino. Idiac ere, eta erdiac, eta astoac ezpataren ahotic iragan cituzten.

22. Bainan ikulquetara igorriac içan ciren bi guiçonei Josuec erran içan cioeten: Sar çaizte emaztequi lilitchoaren etchera eta ilkiaraz çaçue bere pusca guciequin, cin eguin içan dioçuen beçala.

23. Eta bi guiçon-gazteec sarthuric, erakarri çuten Errabab, eta haren burhasoac, anaiac ere, eta haren pusca guciac eta ahaideac, eta Israelgo campen campoco aldean egonaraci cituzten.

24. Ordean hiria eta hartan ciren gauça guciac erre cituzten, lekat urhea eta cilharra, cobrezco eta burdinazco unciac, ceinac Jaunaren kutchaco consecratu baitzituzten.

25. Bainan Josuec beguiratu cituen Errahab lilitchoa eta haren aitaren etchea, eta cituen pusca guciac, eta Israelen erdian eguin içan dute beren egoitza egungo eguna arteo, gorde içan cituelacotz, Jericoren ikuscatzerat igorri cituen mandatariac. Orduan Josuec arthiqui çuen burho bat, cioelaric:

26. Jaunaren aitzinean madaricatua içan bedi, Jericoco hiria alchatuco eta berrituco duen guiçona. Hartaco asentuac eror beitez haren seme lehenaren gainera, eta hartaco atheac haren azquen semearen gainera.

27. Jauna içan cen beraz Josuerequin, eta haren icena barraiatu içan cen lur guciaren gainean.

Irakurri kapitulu osoa Josue 6