Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 6:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jerico hersia cen eta harrasiz inguratua Israelgo semeen beldurrez, eta nihor etzen ausartatzen ez atheratzera ez-eta sarcera.

2. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Huna non eman dudan çure escura Jerico, bere erregue, eta guiçon hazcar guciequin.

3. Guerlaco guiçon guciec egunean behin eguiçue hiriaren ingurua: sei egunez eguinen duçue hola.

4. Bainan çazpigarren egunean aphecec har betzate jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta goan beitez batasuneco arkaren aitzinean; çazpitan eguinen duçue hiriaren ingurua, eta aphecec joco dituzte turutac.

5. Eta turutac ots eguinen duenean lucequiago eta hautsiz, eta çuen beharrietan durrundatuco duenean, populu guciac eguinen du orroa gaitz bat, eta hirico harrasiac lehertuco dira gainetic beherera, eta batbedera sarthuco da bere parrean duen toquitic.

Irakurri kapitulu osoa Josue 6