Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 6:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jerico hersia cen eta harrasiz inguratua Israelgo semeen beldurrez, eta nihor etzen ausartatzen ez atheratzera ez-eta sarcera.

2. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Huna non eman dudan çure escura Jerico, bere erregue, eta guiçon hazcar guciequin.

3. Guerlaco guiçon guciec egunean behin eguiçue hiriaren ingurua: sei egunez eguinen duçue hola.

4. Bainan çazpigarren egunean aphecec har betzate jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta goan beitez batasuneco arkaren aitzinean; çazpitan eguinen duçue hiriaren ingurua, eta aphecec joco dituzte turutac.

5. Eta turutac ots eguinen duenean lucequiago eta hautsiz, eta çuen beharrietan durrundatuco duenean, populu guciac eguinen du orroa gaitz bat, eta hirico harrasiac lehertuco dira gainetic beherera, eta batbedera sarthuco da bere parrean duen toquitic.

6. Josue, Nunen semeac deithu cituen beraz apheçac, eta erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka, eta berce çazpi aphecec har betzate jubilauetaco çazpi turutac, eta boaci Jaunaren arkaren aitzinean.

7. Populuari ere erran cioen: Çoazte eta hiriaren ingurua eguiçue harmaturic eta Jaunaren arkaren aitzinean ibiliz.

8. Eta Josuec akabatu çuenean bere solasa, çazpi aphecec jotzen cituztelaric çazpi turutac Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean,

9. Eta armada gucia cihoalaric buru-buruan, gaineraco populu xehea jarraiquitzen cen arkari, eta bazter oroc ihardesten çuten turuten durrunda.

10. Bada, Josuec manu hau emana çuen populuari: Ez duçue oihuric eguinen eta çuen minçoa ez da ençunen, eta ez da çuen ahotic hitz bat ere ilkico, ethor dedien arteo eguina ceintan erranen baitarotzuet: Eguiçue oihu eta marruma.

Irakurri kapitulu osoa Josue 6