Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 4:13-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta berrogoi mila guerlari cihoacen andana eta molçoca Jericoco hirico celhaiac eta bazterrac barna.

14. Egun hartan Jaunac Josue goretsi çuen Israel guciaren aitzinean, har ceçatençat haren larderia, Moisena, bici celaric, hartu içan çuten beçala.

15. Eta Jaunac erran cioen Josueri:

16. Batasuneco arka dakarten aphecei mana çoçuete Jordanetic ilki ditecela.

17. Josuec manatu cituen, cioelaric: Ilki çaitezte Jordanetic.

18. Eta igan cirenean Jaunaren batasuneco arka soinean, eta leihor idorraren oincatzen hasi cirenean, urac bihurtu ciren beren errecara, eta baçoacen aitzinean ohi çuten bidean.

19. Bada, populua Jordanetic igan cen lehembicico hilabethearen hamargarren egunean, eta campatu ciren Galgalan, Jericotic iguzqui-haice alderat.

20. Jordaneco errecaren erditic hartu cituzten hamabi harriac ere, Josuec Galgalan phausatu cituen.

21. Eta erran cioeten Israelgo semeei: Guerorat çuen semeec beren aitei galdatuco eta erranen diotenean: Cer erran nahi dute harri horiec?

22. Arguituco ditutzue eta erranen dioçuete: Israelec Jordane hortaco erreca idorric iragan du,

23. Çuen Jainco Jaunac urac agorturic çuen beguien aitzinean, çuec iragan arteo;

24. Lehenago eguin içan çuen beçala itsaso Gorrian iragan guintecen arteo,

25. Lurreco populu guciec eçagut deçatençat Jaunaren beso guciz hazcarra, eta çuec ordu oroz çuen Jainco Jaunaren beldur içan çaiteztençat.

Irakurri kapitulu osoa Josue 4