Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 4:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Oro iragan cirenean, Jaunac erran cioen Josueri:

2. Hauta çatzu hamabi guiçon, bat leinu bakotchetic,

3. Eta mana çoçuete Jordaneco errecaren erditic har detzaten apheçac baratu diren toquian hamabi harri gogorrenetaric, ceinac eçarrico baititutzu gau huntan olhac landatuco ditutzun campalekuan.

4. Eta Josuec deithu cituen Israelgo semeetaric hautatu cituen hamabi guiçonac, bat leinu bakotchetic;

5. Eta erran cioeten: Çoazte arkaren aitzinera Jordanearen erdira, eta handic çuen soin gainetan ekar çaçue haur handi bana, Israelen semeen nombrearen arabera

6. Orhoitgarri içan dadien çuen arteco: eta çuen semeec galdatuco darotzuetenean, dioetelaric: Cer erran nahi dute harri horiec?

7. Ihardetsico dioçuete: Jordaneco urec guibelerat eguin içan dute Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean, hibaia iragaiten çuenean: hargatic harri horiec eçarriac içatu dira egun eta bethico Israelgo semeen orhoitgailutzat.

8. Israelgo semeec eguin çuten beraz Josuec manatu beçala; Jordaneco errecaren erditic, Josueri Jaunac manamendu eguin cioen beçala, hamabi harri ekarri cituzten, Israelen semeen nombrearen arabera, campatu ciren lekuraino, eta han phausatu cituzten.

9. Halaber berce hamabi harri Josuec eçarri cituen Jordaneco errecaren erdian, arka çaramaten apheçac guelditu ciren toquian; eta han dira oraino egungo eguna arteo.

10. Bada, arka çakarten apheçac Jordanearen erdian çauden, Jaunac Josueri manatu cioizquienac populuari errateco eta Moisec erran cioizquienac oro betheac içan citecen arteo. Eta populuac ernatu çuen urhatsa eta iragan cen.

11. Eta guciac iragan ondoan, Jaunaren arka ere iragan cen, eta apheçac baçoacen populuaren aitzinean.

12. Errubenen eta Gaden semeac ere eta Manaseren leinu erdia, harmaturic cihoacen Israelgo semeen buruan, Moisec manu eman cioeten beçala;

13. Eta berrogoi mila guerlari cihoacen andana eta molçoca Jericoco hirico celhaiac eta bazterrac barna.

14. Egun hartan Jaunac Josue goretsi çuen Israel guciaren aitzinean, har ceçatençat haren larderia, Moisena, bici celaric, hartu içan çuten beçala.

15. Eta Jaunac erran cioen Josueri:

16. Batasuneco arka dakarten aphecei mana çoçuete Jordanetic ilki ditecela.

Irakurri kapitulu osoa Josue 4