Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 24:2-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta hula minçatu cen populuari: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Hibaiaz haindian hastetic eguin içan dute beren egoitza çuen arbasoec eta Tharec, Abrahamen eta Nacorren aitac, eta jainco arrotzac cerbitzatu dituzte.

3. Hartu nuen beraz Abraham çuen aita Mesopotamiaco lurretic, erakarri nuen Canaango lurrera, berhatu nuen haren ondoregoa,

4. Eman nioen Isaac, eta Isaaqui berriz eman niozquien Jacob eta Esau. Hauquietaric, Esauri goçatzera eman nioen Seirgo mendia: Jacob ordean eta bore haurrac Eguiptora jautsi içan ciren,

5. Eta igorri nituen Moise eta Aaron, eta Eguiptoa jo nuen asco ikuscari eta sendagailaz.

6. Eta erakarri cintuztetan çuec eta çuen aitac Eguiptotic, eta ethorri cinezten itsasora eta Eguiptoarrac çuen aitei jarraiqui ciren orga-laster eta çaldiequin itsaso Gorriraino.

7. Bainan Israelgo semeec deihadar eguin çuten Jauna ganat; eta Jaunac ilhumbeac eçarri cituen çuen eta Eguiptoarren artean, itsasoa ekarri çuen hequien gainera eta estali cituen. Çuen beguiec ikusi dituzte Eguipton eguin içan ditudan guciac, eta lucez egotu çarete mortuan:

8. Sarraraci çaituztet guero Amorhearraren lurrean, Jordanez haindian çagoenarenean. Eta guducatzen cintuztetenean escuetaratu darozquitzuet, eta hequien lurra goçatzen duçue, eta berac hil içan ditutzue.

9. Bada, Balac, Sephorren semea, Moabeco erregue, jaiqui cen eta gudu eman cioen Israeli. Igorri çuen Beorren seme Balaamen gana eta deithu çuen, çuen madaricatzeco.

10. Eta nic ez nuen nahi içan hura ençun, bainan aitzitic hartaz benedicatu eta haren escutic atheratu çaituztet.

11. Iragan içan duçue Jordanea eta ethorri çaizte Jericora. Hiri hartaco guiçonac, Amorhearra eta Pherecearra, Cananearra eta Hethearra, Jerjesearra, Hebearra eta Jebusearra, guducatu dira çuen contra, eta escuetaratu darozquitzuet guciac.

12. Eta çuen aitzinean igorri içan ditut listorrac: eta beren toquietaric iraici ditut bi erregue Amorhear, eta ez çuen ezpataz eta arrambelaz.

13. Eta eman içan darozquitzuet çuec lanthua etzen lurra eta çuec eguinac etziren hiriac, hequietan egon cinteztençat eta landatu etzintuzten mahastiac eta olibadiac.

14. Orai beraz içan çaizte Jaunaren beldur, eta cerbitza çaçue bihotz garbi eta cin batequin: iraiz çatzue çuen aitec Mesopotamian eta Eguipton cerbitzatu dituzten jaincoac, eta Jauna cerbitza çaçue.

15. Bainan iduri balin baçaitzue gaizqui dela cerbitza deçaçuen Jauna, hauta emana çaitzue: egun hauta çaçue atseguin duçuena, cein-ere beharrago duçuen cerbitzatu, ala çuen aitec Mesopotamian adoratu dituzten jaincoac, ala Amorhearrenac ceinen lurrean baituçue çuen egoitza: bainan nic eta ene etcheac Jauna cerbitzatuco dugu.

16. Populuac ihardetsi eta erran çuen: Urrun gu ganic Jaunaren uztea eta jainco arrotzac cerbitzatzea.

Irakurri kapitulu osoa Josue 24