Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 24:16-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Populuac ihardetsi eta erran çuen: Urrun gu ganic Jaunaren uztea eta jainco arrotzac cerbitzatzea.

17. Gure Jainco Jaunac berac atheratu gaitu gu eta gure aitac Eguiptotic, gathibutasuneco etchetic; eta gure beguien aitzinean eguin ditu ikuscari handiac; eta ibili garen bide gucian eta iragan ditugun populu gucien artean beguiratu gaitu.

18. Iraici ditu jendaia guciac eta Amorhearra, sarthu garen lurrean çagoena. Cerbitzatuco dugu beraz Jauna ceren bera baita gure Jaincoa.

19. Josuec erran cioen populuari: Ecin cerbitzatuco duçue Jauna, ecen Jainco saindu, hazcar eta bekaizcor bat da, eta çuen tzarqueriac eta bekatuac ez darozquitzuete barkatuco.

20. Baldin Jauna uzten baduçue, eta ematen baçarete jainco arrotzen cerbitzatzen, ifrenciatuco da, açurriatuco çaituztete, eta hambat ongui eguin darotzuen ondoan xahutuco çaituztete.

21. Eta populuac erran cioen Josueri: Ez da çuc dioçun beçala içanen, bainan Jauna cerbitzatuco dugu.

22. Eta Josuec populuari ihardetsi cioen: Lekuco çarete cerorrec hautatu duçuela Jauna, haren cerbitzatzeco. Eta ihardetsi çuten: Lekuco gare.

23. Eta berriz, erran çuen: Orai beraz çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, eta gurth çatzue çuen bihotzac Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean.

24. Eta populuac erran cioen Josueri: Gure Jainco Jauna cerbitzatuco dugu, eta ethordun içanen gare haren manamenduei.

25. Egun hartan beraz Josuec berritu çuen batasuna, eta populuari aitzinera Siquemen eman ciozcan manamendu eta erabaqui Jaunarenac.

26. Orduco erran horiec guciac ere iscribatu cituen Jaunaren legueco liburuan: eta hartu çuen harri handi bat, eta Jaunaren sainduteguian cen haritz baten azpian eçarri çuen.

27. Eta erran cioen populu guciari: Huna harri hau lekucotasunetan içanen duçuela nola aditu dituen Jaunac erran darozquitzueten solas guciac, beldurreceta guerorat ukatzeco eta çuen Jainco Jaunaren gueçurtatzeco içan deçaçuen nahicaria.

28. Eta populua igorri çuen, cein bere goçamenera.

29. Eta guero hil içan cen Josue, Nunen semea, Jaunaren cerbitzaria, ehun eta hamar urthetan.

30. Eta ehorci içan çuten bere goçameneco eremuan, Thamnathsaren, ceina baita Efraimen mendian, Gaasco mendiaren ipharreco alderdian.

31. Israelec cerbitzatu çuen Jauna Josueren egun orotan, bai-eta-ere Josuez gueroztic lucez bici içan ciren çahar, Jaunaren eguinça guciac Israelen çaquizquitenen egunetan.

32. Josepen heçurrac ere Israelgo semeec Eguiptotic ekarriac ehorci cituzten Siquemen, Hemor Siquemen aitaren semeei Jacobec ehun anchutan erosi içan çuen landa puscan, ceina guelditu baitzen Josepen semeen içançaco.

33. Eleaçar, Aaronen semea ere hil içan cen, eta ehorci çuten Gabaathen, ceina haren seme Phineesena baitzen, Efraimgo mendian hari emana.

Irakurri kapitulu osoa Josue 24