Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 24:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Josuec Israelgo leinu guciac bilaraci cituen Siquemera; deithu cituen adinez çaharrenac, aitzindariac, juieac eta cargudunac, eta jarri ciren Jaunaren aitzinean.

2. Eta hula minçatu cen populuari: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Hibaiaz haindian hastetic eguin içan dute beren egoitza çuen arbasoec eta Tharec, Abrahamen eta Nacorren aitac, eta jainco arrotzac cerbitzatu dituzte.

3. Hartu nuen beraz Abraham çuen aita Mesopotamiaco lurretic, erakarri nuen Canaango lurrera, berhatu nuen haren ondoregoa,

4. Eman nioen Isaac, eta Isaaqui berriz eman niozquien Jacob eta Esau. Hauquietaric, Esauri goçatzera eman nioen Seirgo mendia: Jacob ordean eta bore haurrac Eguiptora jautsi içan ciren,

5. Eta igorri nituen Moise eta Aaron, eta Eguiptoa jo nuen asco ikuscari eta sendagailaz.

Irakurri kapitulu osoa Josue 24