Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 24:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Josuec Israelgo leinu guciac bilaraci cituen Siquemera; deithu cituen adinez çaharrenac, aitzindariac, juieac eta cargudunac, eta jarri ciren Jaunaren aitzinean.

2. Eta hula minçatu cen populuari: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Hibaiaz haindian hastetic eguin içan dute beren egoitza çuen arbasoec eta Tharec, Abrahamen eta Nacorren aitac, eta jainco arrotzac cerbitzatu dituzte.

3. Hartu nuen beraz Abraham çuen aita Mesopotamiaco lurretic, erakarri nuen Canaango lurrera, berhatu nuen haren ondoregoa,

4. Eman nioen Isaac, eta Isaaqui berriz eman niozquien Jacob eta Esau. Hauquietaric, Esauri goçatzera eman nioen Seirgo mendia: Jacob ordean eta bore haurrac Eguiptora jautsi içan ciren,

5. Eta igorri nituen Moise eta Aaron, eta Eguiptoa jo nuen asco ikuscari eta sendagailaz.

6. Eta erakarri cintuztetan çuec eta çuen aitac Eguiptotic, eta ethorri cinezten itsasora eta Eguiptoarrac çuen aitei jarraiqui ciren orga-laster eta çaldiequin itsaso Gorriraino.

7. Bainan Israelgo semeec deihadar eguin çuten Jauna ganat; eta Jaunac ilhumbeac eçarri cituen çuen eta Eguiptoarren artean, itsasoa ekarri çuen hequien gainera eta estali cituen. Çuen beguiec ikusi dituzte Eguipton eguin içan ditudan guciac, eta lucez egotu çarete mortuan:

8. Sarraraci çaituztet guero Amorhearraren lurrean, Jordanez haindian çagoenarenean. Eta guducatzen cintuztetenean escuetaratu darozquitzuet, eta hequien lurra goçatzen duçue, eta berac hil içan ditutzue.

9. Bada, Balac, Sephorren semea, Moabeco erregue, jaiqui cen eta gudu eman cioen Israeli. Igorri çuen Beorren seme Balaamen gana eta deithu çuen, çuen madaricatzeco.

10. Eta nic ez nuen nahi içan hura ençun, bainan aitzitic hartaz benedicatu eta haren escutic atheratu çaituztet.

Irakurri kapitulu osoa Josue 24