Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 22:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bada, Moisec, Manaseren leinu erdiari Basanen eman içan cioen bere goçameneco lurra; eta hargatic Josuec guelditu cen berce erdiari bere lurra eman cioen gaineraco beren anaien artean Jordanez hunaindian mendebalerat. Eta beren olhetara igorri cituenean eta benedicatu,

8. Erran cioeten: Ontasundun eta aberats itzulico çarete çuen toquietara, cilhar, urhe, cobre, burdina eta asco soinecorequin: etsaiaganicaco buluzquina pharti çaçue çuen anaiequin.

9. Eta Errubenen eta Gaden semeac eta Manaseren leinu erdia itzuli eta goan ciren Israelgo semeen ganic Silotic, ceina Canaango lurrean baita, sarcecotzat Galaaden beren goçameneco lurrean, Moisen ganic ardietsi çutenera Jaunaren manamenduaren arabera.

10. Eta ethorri cirenean Jordaneco bizcarretara Canaango lurrean, Jordanearen ondoan alchatu çuten aldare bat ikaragarri handia.

11. Israelgo semeec hori aditu çutenean, eta berri-ekarle segurec heldu ciotenean Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac aldare bat alchatu çutela Canaango lurrean, Jordaneco bizcarretan, Israelgo semeen parrean,

12. Guciac bildu ciren Silora, igaiteco eta hequiei gudu emateco.

13. Eta bizquitartean igorri çuten hequien gana Galaadeco lurrera Phinees, Eleaçar apheçaren semea,

14. Eta hamar aitzindari harequin, leinu bakotchetic bat.

15. Hauquiec ethorri ciren Errubenen eta Gaden semeetara eta Manaseren leinu erdia gana, Galaadeco lurrera, eta erran içan cioeten:

16. Hau gaztiatzen du Jaunaren populu guciac: Cer da legue hauste hori? Certaco utzi duçue Israelgo Jainco Jauna, sacrifiozco aldare bat alchatuz, eta Jaunaren erlijionetic guibelerat eguinez?

17. Ala guti çaitzue Beelphegorren eguin içan duçuen bekatua, eta egungo eguna arteo gure gainean baitirau tzarqueria haren nothac, hambat guiçon hil içan diren ondoan?

Irakurri kapitulu osoa Josue 22