Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 22:29-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Urrun da gu ganic horretaco tzarqueria gu guibelatuco garela Jauna ganic, eta utzico baititugu haren urhatsac, aldare bat alchatuz holocausta eta sacrificio eta bitima escainceco, gure Jainco Jaunaren, aldare haren tabernaclearen aitzinean eguina içan denaz campo.

30. Horiec adituric, Phinees apheça, eta harequin ciren aitzindari Israelec igorriac, jabaldu ciren; eta Errubenen eta Gaden semeen eta Manaseren leinu erdiaren solasac hainitz ongui hartu cituzten.

31. Eta Phinees apheçac, Eleaçarren semeac, erran cioeten: Orai badaquigu gurequin dela Jauna, ceren garbi baitzarete holaco legue-haustetic, eta atheratzen baititutzue Israelgo semeac Jaunaren jaçarritic.

32. Guero bihurtu cen berce aitzindariequin Errubenen eta Gaden semeen ganic, Galaadeco lurretic, Canaango eremuetara, Israelgo semeen gana, eta berri horiec eman ciozcaten.      

33. Solas horrec atseguin eguin cioeten aditzaile guciei. Goretsi çuten Jauna; etzuten guehiago erran iganen cirela hequien contra, guerla emanen çutela eta xahutuco hequien goçameneco lurra.

34. Eta Errubenen eta Gaden semeec eguin çuten aldarea deithu çuten: Gure lekucotasuna Jauna bera dela Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Josue 22