Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 22:20-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Acanec, Çareren semeac, ez othe çuen hautsi Jaunaren manamendua, eta guero haren hasarrea hedatu baitzen Israelgo populu guciaren gainera? Eta hura guiçon bat cen, eta oxala bera bakarric galdu içan balitz bere tzarqueriarequin

21. Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac ihardetsi cioten Israelec igorri aitzindariei:

22. Jainco Jaun guciz hazcarrac, Jainco Jaun guciz hazcarrac badaqui, eta Israelec ere jaquinen du: baldin leguearen hausteco gogoz eguin içan badugu aldare hori, Jaunac ez begatzaizca gueriça, bainan bai gaztiga orai berean;

23. Eta holocausta, sacrificio eta baquezco bitimac horren gainean eçarceco gogoz eguin içan badugu, Jaunac berac bilha eta juia begatzaizca.

24. Eta ez hortaz hambat, bainan gogoratu çaicuna eta gure artean iharduqui duguna da erran içan dugula: Guerorat çuen semeec erranen diote gure semeei: Cer ikusteco da çuen eta Israelgo Jainco Jaunaren artean?

25. Oi Errubenen eta Gaden semeac, Jaunac Jordaneco hibaia cedarri eçarri içan du çuen eta gure artean: eta horren gatic pharteric ez duçue Jauna baithan. Eta bide hortaz çuen semeec gure semeac makurraracico dituzte Jaunaren beldurretic. Beraz uste içan dugu hobequi eguin,

26. Eta erran dugu: Eguin deçagun aldare bat, ez holocausta eta bitima escainceco,

27. Bainan lekucotasunetan çuen eta gure arteco, eta gure haurren eta çuenen arteco, cerbitza deçagun Jauna, eta gure çucenean içan dedin holocausten, sacrificioen eta baquezco bitimen escaincea; eta ethorquiçunean çuen semeec gure semeei erran ez deçoten: Pharteric ez duçue Jauna baithan.

28. Holacoric erran nahi balute, ihardetsico diotete: Huna Jaunaren aldarea gure aitec eguin içan dutena, ez holacaustetaco eta sacrificioetaco, bainan çuen eta gure arteco lekucotasunetan.

29. Urrun da gu ganic horretaco tzarqueria gu guibelatuco garela Jauna ganic, eta utzico baititugu haren urhatsac, aldare bat alchatuz holocausta eta sacrificio eta bitima escainceco, gure Jainco Jaunaren, aldare haren tabernaclearen aitzinean eguina içan denaz campo.

30. Horiec adituric, Phinees apheça, eta harequin ciren aitzindari Israelec igorriac, jabaldu ciren; eta Errubenen eta Gaden semeen eta Manaseren leinu erdiaren solasac hainitz ongui hartu cituzten.

31. Eta Phinees apheçac, Eleaçarren semeac, erran cioeten: Orai badaquigu gurequin dela Jauna, ceren garbi baitzarete holaco legue-haustetic, eta atheratzen baititutzue Israelgo semeac Jaunaren jaçarritic.

32. Guero bihurtu cen berce aitzindariequin Errubenen eta Gaden semeen ganic, Galaadeco lurretic, Canaango eremuetara, Israelgo semeen gana, eta berri horiec eman ciozcaten.      

33. Solas horrec atseguin eguin cioeten aditzaile guciei. Goretsi çuten Jauna; etzuten guehiago erran iganen cirela hequien contra, guerla emanen çutela eta xahutuco hequien goçameneco lurra.

34. Eta Errubenen eta Gaden semeec eguin çuten aldarea deithu çuten: Gure lekucotasuna Jauna bera dela Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Josue 22