Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 22:17-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ala guti çaitzue Beelphegorren eguin içan duçuen bekatua, eta egungo eguna arteo gure gainean baitirau tzarqueria haren nothac, hambat guiçon hil içan diren ondoan?

18. Eta çuec egun uzten duçue Jauna, eta haren hasarreac jaçarrico dio bihar Israel guciari.

19. Baldin uste baduçue lohia dela çuen goçameneco lurra, iragan çaitezte Jaunaren tabernaclea dagoen lurrera, eta çaudete gure artean: bakarric Jauna ganic eta gure lagunkidetasunetic ez beçaçue guibelerat eguin, aldare bat alchatuz gure Jainco Jaunaren aldarearen contra.

20. Acanec, Çareren semeac, ez othe çuen hautsi Jaunaren manamendua, eta guero haren hasarrea hedatu baitzen Israelgo populu guciaren gainera? Eta hura guiçon bat cen, eta oxala bera bakarric galdu içan balitz bere tzarqueriarequin

21. Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac ihardetsi cioten Israelec igorri aitzindariei:

22. Jainco Jaun guciz hazcarrac, Jainco Jaun guciz hazcarrac badaqui, eta Israelec ere jaquinen du: baldin leguearen hausteco gogoz eguin içan badugu aldare hori, Jaunac ez begatzaizca gueriça, bainan bai gaztiga orai berean;

23. Eta holocausta, sacrificio eta baquezco bitimac horren gainean eçarceco gogoz eguin içan badugu, Jaunac berac bilha eta juia begatzaizca.

24. Eta ez hortaz hambat, bainan gogoratu çaicuna eta gure artean iharduqui duguna da erran içan dugula: Guerorat çuen semeec erranen diote gure semeei: Cer ikusteco da çuen eta Israelgo Jainco Jaunaren artean?

25. Oi Errubenen eta Gaden semeac, Jaunac Jordaneco hibaia cedarri eçarri içan du çuen eta gure artean: eta horren gatic pharteric ez duçue Jauna baithan. Eta bide hortaz çuen semeec gure semeac makurraracico dituzte Jaunaren beldurretic. Beraz uste içan dugu hobequi eguin,

Irakurri kapitulu osoa Josue 22