Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 22:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta hamar aitzindari harequin, leinu bakotchetic bat.

15. Hauquiec ethorri ciren Errubenen eta Gaden semeetara eta Manaseren leinu erdia gana, Galaadeco lurrera, eta erran içan cioeten:

16. Hau gaztiatzen du Jaunaren populu guciac: Cer da legue hauste hori? Certaco utzi duçue Israelgo Jainco Jauna, sacrifiozco aldare bat alchatuz, eta Jaunaren erlijionetic guibelerat eguinez?

17. Ala guti çaitzue Beelphegorren eguin içan duçuen bekatua, eta egungo eguna arteo gure gainean baitirau tzarqueria haren nothac, hambat guiçon hil içan diren ondoan?

18. Eta çuec egun uzten duçue Jauna, eta haren hasarreac jaçarrico dio bihar Israel guciari.

19. Baldin uste baduçue lohia dela çuen goçameneco lurra, iragan çaitezte Jaunaren tabernaclea dagoen lurrera, eta çaudete gure artean: bakarric Jauna ganic eta gure lagunkidetasunetic ez beçaçue guibelerat eguin, aldare bat alchatuz gure Jainco Jaunaren aldarearen contra.

20. Acanec, Çareren semeac, ez othe çuen hautsi Jaunaren manamendua, eta guero haren hasarrea hedatu baitzen Israelgo populu guciaren gainera? Eta hura guiçon bat cen, eta oxala bera bakarric galdu içan balitz bere tzarqueriarequin

21. Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac ihardetsi cioten Israelec igorri aitzindariei:

22. Jainco Jaun guciz hazcarrac, Jainco Jaun guciz hazcarrac badaqui, eta Israelec ere jaquinen du: baldin leguearen hausteco gogoz eguin içan badugu aldare hori, Jaunac ez begatzaizca gueriça, bainan bai gaztiga orai berean;

Irakurri kapitulu osoa Josue 22