Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 20:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Hequietara ihes eguin deçan guiçona oharcabean hil duqueenac eta itzur ahal dedinçat odolaren asperçaile den ahaidearen hasarreari.

4. Hiri hequietaric batera ihes eguin duqueenean, egonen da birico athearen aitzinean, eta hiri hartaco çaharrei erranen diote cerc-ere hobengabe erakusten duen: eta horrela hartuco dute eta egonleku bat emanen diote.

5. Eta odol asperçailea heldu balequio ere ondotic, ez diote escuetara emanen, ceren oharcabean hil baitu haren ahaidea, eta ez delacotz frogatua haren etsai cela bi edo hirur egun aitzinean.

6. Eta hiri hartan egonen da juieen aitzinera aguer dadien arteo bere eguitatearen ethorquiaz argui bihurcera, eta hil dadien arteo orduco aphez-handia: orduan hilçailea itzulico da eta sarthuco hirira eta bere etchera ceintaric ihes eguin içan baitzuen.

7. Ihes-lekutzat erakutsi cituzten beraz Cedes Galilean, Nefthaliren mendian, Siquem Efraimen mendian, eta Cariatharbe, hura bera baita Hebron, Judaren mendian.

Irakurri kapitulu osoa Josue 20