Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24

Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josue, Nunen semeac beraz Setimetic ixilic igorri cituen bi ikustiar, eta erran cioeten: Çoazte eta beguizta çatzue lurra eta Jericoco hiria. Hauquiec goan ciren eta sarthu ciren Errahab deitzen cen ema galdu baten etchean, eta haren baithan phausu hartu çuten.

2. Hori heldua içan cen Jericoco erregueri, eta errana içan citzaioen: Huna bi guiçon Israelgo semeetaric gauaz hemen sarthu direla toquiaren ikusteco.

3. Eta Jericoco erreguec Errahaben gana igorri çuen, cioelaric: Çure gana ethorri diren eta çure etchean sarthu diren guiçonac ilkiaraz çatzu: ecen ikusquetariac dira, eta leku guciaren beguiztatzera ethorri dira.

4. Emaztequi harec guiçonac harturic gorde cituen, eta erran çuen: Aithor dut, ethorri içan dira ni gana, bainan ez naquien nongoac ciren.

5. Eta ilhunean athea hersten hari celaric, hequiec ere halaber ilki dira, ez daquit norat eguin duten: laster çoazquiote ondotic eta atzemanen ditutzue.

6. Bada, berac guiçonac iganaraci cituen bere etche gaineco çabalçara, eta han liho-jastoz estali cituen.

7. Ordean igorriac içan cirenac, hequien ondotic goan ciren Jordaneco ubira daraman bideaz; eta hequiec ilki cirenean, athea hersia içan cen berehala.

8. Gordeac çaudecenac etziren oraino lohac artuac, eta huna emaztequia hequietara igaiten dela, eta erraten diote:

9. Badaquit Jaunac lur hau eman darotzuetela; ecen çuen beldurra gure baithan sarthu da, eta toquico egoiliarrac oro iraunguiduretan dira.

10. Adituac gare nola Jaunac agortu dituen, çuec sarcean, itsaso Gorrico urac, Eguiptotic ilki çaretenean; eta cer eguin dioçueten Jordanez haindian ciren Amorhearren bi erregueei, Sehoni eta Ogui, ceinac hil baititutzue.

11. Eta horiec adituric, icitu gare, eta erori çaicu bihotza, eta çuen sarcean gogoa galdu çaicu: ecen çuen Jainco Jauna, bera da Jainco ceru gainean eta lur-beherean.

12. Orai beraz niri Jaunaz cin eguin darotaçue, nic nola çuetaz urricalmendu hartu baitut, orobat çuec ere urricalmendu hartuco duçuela ene aitaren etcheaz; eta indaçue eçagutgailu on bat,

13. Salbatuco ditutzuela ene ait-amac, anai-ahizpac, eta hequien içate guciac, eta beguiratuco gaitutzuela heriotzetic.

14. Hauquiec ihardetsi cioten: Gure biciac ihardets beça çuenaz, baldin haratic salcen ez bagaituçu: eta Jaunac lekua gure escuetara eman duqueenean, çure baithan aguerraracico ditugu gure urricalpena eta cintasuna.

15. Soka batez hequiec leihotic igorri cituen beraz, ecen haren etcheac hirico harrasiari çatchicon.

16. Eta erran cioeten: Mendietara igan çaizte, beldurrez-eta buruz-buru eguin detzatzueten guibeleracoan çuen bilhariac; eta han gorde çaizte hirur egunez, guibelerat itzul ditecen arteo, eta hola goanen çarete çuen bidean.

17. Hauquiec erran cioten: Eraguin darocuçun cinaz ez gare hobendun jarrico;

18. Baldin, hemen sarcen garenean, aguercen baduçu escarlatazco sokatto hau eta estecatzen baduçu gu igorri gaituçun leihoan; eta çure aita eta ama, eta anaiac, eta ahaidego gucia bilaraci baduçu çure etchera.

19. Çure etcheco athetic ilkico denac içanen du bere odola bere buruaren gain, eta gu içanen gare garbi. Bainan etchean çurequin içanen diren gucien odola erorico da gure buruaren gain, baldin norbaitec hequiec uquitzen baditu.

20. Baldinetaria saldu nahi bagaituçu, eta solas hau berceei salhatu, garbi içanen gare galdatu darocuçun cin huntaric.

21. Eta hunec ihardetsi çuen: Erran duçuen beçala eguina içan bedi; eta hequiec goatera uztean, leihotic dilindan eçarri çuen escarlatazco sokattoa.

22. Hequiec, berriz, bideari lothuric, mendietara heldu içan ciren, eta han egotu ciren hirur egunez, hequien ondotic goan cirenac bihurtu arteo: ecen bide gucian bilhaturic, etzituzten nihon atzeman.

23. Hirira sarthu cirenean, ikusquetariac jautsi ciren menditic eta guibelerat eguin çuten, eta Jordanea iraganic, ethorri ciren Josue Nunen semea gana, eta erran ciozcaten guerthatu citzazcoeten guciac.

24. Erran cioten oraino: Jaunac lur hori gucia gure escuetara eman du, eta icialdurac ehorciac daduzca horgo egoiliarrac oro.