Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 19:21-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Errameth, Enganim, Enhada eta Bethpheses:

22. Eta haren muga helcen da Thaborrera, Sehesimara eta Bethsameseraino, eta akabatzen da Jordanean: barne direlaric hamasei hiri eta beren herriac.

23. Hori da Isacarren goçameneco lurra, bere familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin.

24. Borzgarren çorthea atheratu cen Aserren semeena, ceinac familiaca baitziren.

25. Hequien muga içan cen Halcathic, Xalitic, Betendic, Acsaphtic,

26. Elmelequetic, Amaadic eta Mesaldic, eta helcen da itsasoco Carmeleraino, Sihorrera eta Labanathera,

27. Eta itzulcen da iguzqui-haiceari buruz Bethdagonera; iragaiten da Çabuloneraino eta Jefthaelgo haraneraino, ipharrera, Bethemequeraino eta Nehieleraino, eta atheratzen da Cabulgo ezquerrera,

28. Abranera, Errohobera, Hamonera eta Canara, Sidon handia jo arteo;

29. Guero bihurcen da Hormara Tirreco hiri guciz hazcarturaino eta Hosaraino, eta akabatzen da itsasoan Accibatic hurbil.

30. Eta Ama, Aphec eta Errohob barne, baciren hogoi eta bi hiri eta beren herriac.

31. Horiec dira Aserren semeen, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac.

32. Seigarren çorthea erori cen Nefthaliren semeena, ceinac familiaca baitziren.

33. Muga hasten da Helephetic eta goaten Saanarren Elonera, Adamira, ceina baita Neceb, eta Jebnaelera Lecumeraino, eta akabatzen da Jordanean;

34. Itzulcen da guero mendebalari buruz Açanothaborrera, atheratzen Hucucara, iragaiten Çabulonera hegoari buruz, Aserrera mendebalari buruz, eta Judara Jordane bazterrez iguzqui-haiceari buruz.

35. Ciren hiri guciz hazcarrac, Asedim, Ser, Emath, Errecath, Cenereth,

36. Edema, Arama, Asor,

37. Cedes, Edrai, Enhasor,

38. Jeron, Magdalel, Horem, Bethanath eta Bethsames, hemeretzi hiri eta beren herriac.

39. Horiec ciren Nefthaliren leinuco semeen, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac.

40. Çazpigarren çorthea atheratu cen Danen leinuco semeena, ceinac familiaca baitziren.

Irakurri kapitulu osoa Josue 19