Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 19:14-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ingurua eguiten du ipharrari buruz Hanathonera; eta akabatzen da Jefthaelgo haranean,

15. Barne direlaric Cateth, Naalol, Semeron, Jedala, eta Bethlehene hamabi hiri eta beren herriac.

16. Hori da Çabulonen semeen primança, beren familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin.

17. Isacarren çorthea ilki cen laugarrena, bere familien arabera.

18. Eta haren primançaco ciren Jezrael, Casaloth, Sunem,      

19. Hapharaim, Seon, Anaharath,

20. Erraboth, Cefion, Abes,

21. Errameth, Enganim, Enhada eta Bethpheses:

22. Eta haren muga helcen da Thaborrera, Sehesimara eta Bethsameseraino, eta akabatzen da Jordanean: barne direlaric hamasei hiri eta beren herriac.

23. Hori da Isacarren goçameneco lurra, bere familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin.

24. Borzgarren çorthea atheratu cen Aserren semeena, ceinac familiaca baitziren.

25. Hequien muga içan cen Halcathic, Xalitic, Betendic, Acsaphtic,

26. Elmelequetic, Amaadic eta Mesaldic, eta helcen da itsasoco Carmeleraino, Sihorrera eta Labanathera,

27. Eta itzulcen da iguzqui-haiceari buruz Bethdagonera; iragaiten da Çabuloneraino eta Jefthaelgo haraneraino, ipharrera, Bethemequeraino eta Nehieleraino, eta atheratzen da Cabulgo ezquerrera,

28. Abranera, Errohobera, Hamonera eta Canara, Sidon handia jo arteo;

Irakurri kapitulu osoa Josue 19