Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 17:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Holetan hamar çathi erori ciren Manaseri, aiphatu gabe Galaadeco eta Bafango lurra Jordanez haindian.

6. Ecic Manaseren alabec primança goçatu çuten haren semeen artean. Bada, Galaadeco lurra çortean erori citzaioten Manaseren gaineraco haurrei.

7. Manaseren muga içan cen Aserretic Macmethathera, ceina Siquemi beguira baitago, eta escuinera atheratzen cen Taphuaco ithurrico egoiliarren bazterraz.

8. Ecen Taphuaco lurra Manaseri çortean erori içan citzaioen; bainan Taphua, ceina baita Manaseren muguen aldean, Efraimen semeena cen.

9. Muga jausten cen kanaberetaco haranera, hegoaldera Efraimen hirietaco errecatic, ceina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errecaren ipharraldetic eta ilkitzen da itsasora,

10. Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldecoa, eta Manaserena ipharraldecoa, eta itsasoac hersten ditu biac eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isacarren leinuari iguzqui-sorthaldean.

11. Manasec içatu cituen goçamenetan Isacarren eta Aserren lurretan Bethsan eta bere herriac, Jeblaam bere herriequin, Dorgo egoiliarrac eta hiriac; Endorgo egoiliarrac ere eta herriac; eta halaber Thenaqueco egoiliarrac eta herriac, Maiedoco egoiliarrac eta herriac, eta Nophetheco hirico hirugarren phartea.

12. Eta Manaseren semeec ecin xahutu cituzten hiri hequiec, bainan Cananearra hasi cen leku hartan egoten.

Irakurri kapitulu osoa Josue 17