16. Josepen semeec ihardetsi cioten: Ecin iganen gure basaburuetara, ceren burdinazco orga-lasterrez cerbitzatzen baitira celhaiean daudecen Cananearrac, eta celhai hartan dira Bethsan bere herriequin eta Jezrael haranaren erdian jarria.
17. Josuec erran cioten Efraimi eta Manaseri, Josepen etcheari: Populu handi bat çare eta indar handicoa, ez duçu asqui içanen pharte bat;
18. Bainan mendira goanen çare, ebaquico dituçu çuhaitzac eta lekua garbituco duçu çure egoitzarençat; eta urrunago ere helduco ahal çare, xahutu duqueçunean Cananearra, ceinac, dioçunaz, baititu burdinazco orga-lasterrac, eta ceina guciz hazcarra dela baitioçu.