Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 17:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta Manaseren semeec ecin xahutu cituzten hiri hequiec, bainan Cananearra hasi cen leku hartan egoten.

13. Israelgo semeec ordean, nausitu cirenean, berempecotu cituzten Cananearrac, eta figoaren pagatzera borchatu cituzten, bainan etzituzten hil.

14. Eta Josepen semeac Josueri minçatu ciren eta erran cioten: Certaco ez darotaçu eman çortean goçamen bat baicic eta pharte bakar batetacoa, oste hambat handitacoa naicenaz gueroz eta Jaunac benedicatu nauenaz gueroz?

15. Josuec ihardetsi cioeten: Populu Naiz oste handitacoa baçare, igan çaite oihanera, eta leku eguiçu çuhaitzac ebaquiz Pherecearren eta Erraphaimtarren lurrean, Efraimen mendico goçamena hersieguia çarotzunaz gueroztic.

16. Josepen semeec ihardetsi cioten: Ecin iganen gure basaburuetara, ceren burdinazco orga-lasterrez cerbitzatzen baitira celhaiean daudecen Cananearrac, eta celhai hartan dira Bethsan bere herriequin eta Jezrael haranaren erdian jarria.

17. Josuec erran cioten Efraimi eta Manaseri, Josepen etcheari: Populu handi bat çare eta indar handicoa, ez duçu asqui içanen pharte bat;

18. Bainan mendira goanen çare, ebaquico dituçu çuhaitzac eta lekua garbituco duçu çure egoitzarençat; eta urrunago ere helduco ahal çare, xahutu duqueçunean Cananearra, ceinac, dioçunaz, baititu burdinazco orga-lasterrac, eta ceina guciz hazcarra dela baitioçu.

Irakurri kapitulu osoa Josue 17