Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 17:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau da çorteac eman cioena Manaseren leinuari, (Manase cen ecic Josepen seme çaharrena) Manaseren seme çaharrenari, Maquir Galaaden aitari, ceina içatu baitzen guiçon guerlari bat, eta Galaad eta Basan goçatzera içatu cituen,

2. Eta Manaseren borce haurrei, beren familien arabera, Abiecerren semeei, Helequen semeei, Esrielen semeei, Sequemen semeei, Hepherren semeei, eta Semidaren semeei: horiec dira Josepen seme Manaseren haurrac, guiçonquiac, beren familiaca.

3. Bada, Salphaad, Hepherren semearen (Hepher baitzen Galaaden semea, Galaad Maquirrena, Maquir Manaserena) haurrac etziren semeec baicic-ere alabac: huna hequien icenac Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa,

4. Eta ethorri ciren Eleaçar apheçaren, Josue Nunen semearen eta aitzindarien aitzinera, ciotelaric: Jaunac manatu içan du, Moisen arartecoz, guri emateco gure çathia gure anaien artean. Eta Josuec eman cioeten, Jaunaren manuaren arabera, goçamena beren aitaren anaien artean.

5. Holetan hamar çathi erori ciren Manaseri, aiphatu gabe Galaadeco eta Bafango lurra Jordanez haindian.

6. Ecic Manaseren alabec primança goçatu çuten haren semeen artean. Bada, Galaadeco lurra çortean erori citzaioten Manaseren gaineraco haurrei.

7. Manaseren muga içan cen Aserretic Macmethathera, ceina Siquemi beguira baitago, eta escuinera atheratzen cen Taphuaco ithurrico egoiliarren bazterraz.

8. Ecen Taphuaco lurra Manaseri çortean erori içan citzaioen; bainan Taphua, ceina baita Manaseren muguen aldean, Efraimen semeena cen.

9. Muga jausten cen kanaberetaco haranera, hegoaldera Efraimen hirietaco errecatic, ceina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errecaren ipharraldetic eta ilkitzen da itsasora,

10. Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldecoa, eta Manaserena ipharraldecoa, eta itsasoac hersten ditu biac eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isacarren leinuari iguzqui-sorthaldean.

11. Manasec içatu cituen goçamenetan Isacarren eta Aserren lurretan Bethsan eta bere herriac, Jeblaam bere herriequin, Dorgo egoiliarrac eta hiriac; Endorgo egoiliarrac ere eta herriac; eta halaber Thenaqueco egoiliarrac eta herriac, Maiedoco egoiliarrac eta herriac, eta Nophetheco hirico hirugarren phartea.

12. Eta Manaseren semeec ecin xahutu cituzten hiri hequiec, bainan Cananearra hasi cen leku hartan egoten.

13. Israelgo semeec ordean, nausitu cirenean, berempecotu cituzten Cananearrac, eta figoaren pagatzera borchatu cituzten, bainan etzituzten hil.

Irakurri kapitulu osoa Josue 17