Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 16:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halaber Josepen semeei çortean erori citzaioeten Jordanetic, Jericoren parretic, eta hibaieco uretaric iguzqui-haicera, Jericotic Bethelgo mendira igaiten den mortua;

2. Eta Betheletic atheratzen da Luçara, iragaiten Arquico mugan gaindi Atarotheco alderat,

3. Jausten mendebalera Jephletico mugaz Bethoron-behereco et Gacerreco muguetara, eta haren eremuac akabatzen dira itsaso Handian.

4. Hori da Josepen seme, Manasec eta Efraimec, goçatu dutena:

5. Efraimen semeen muga eguina içan cen hequien familien arabera: eta Ataroth Adarretic iguzqui-haicera cen hequien lurra Bethoron gaineraino,

6. Eta mugac baratzen dira itsasoan; eta Macmethathetic mugac ipharrera beguiratzen du eta ingurua eguiten du iguzqui-sorthaldera Thanathselora; iguzqui-sorthaldetic iragaiten da Janoera;

7. Janoetic jausten da Atarothera eta Naarathar, helcen da Jericora eta Jordanean guelditzen.

8. Taphuatic iragaiten da itsasoari buruz kanaberetaco haranean eta baratzen itsaso Gacian; hori da Efraimen semeen goçamena beren familien arabera.

9. Eta Manaseren semeen goçameneco lurretan hiri batzuec beren herriequin bereciac içan citzaizcoten Efraimen semeei.

Irakurri kapitulu osoa Josue 16