Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Haren hastapena da itsaso Gacico burutic eta hegoaldeari beguira dagoen cerrendaraino.

3. Eta handic ilkitzen da Harrobiaren patarreraino, eta iragaiten da Sinan; igaiten da Cadesbarnera eta helcen Efronera, igaiten delaric Adarrera eta inguratzen duelaric Carcaa,

4. Eta handic iragaiten delaric Asemonan eta helcen Eguiptoco errecara: eta içanen dira haren mugac itsaso handian. Han içanen da hegoaco aurkinçaren akabança.

5. Bada iguzqui-sorthaldetic, hastea içanen da itsaso Gacian Jordaneco azquen bururaino: eta ipharrera beguira dagoena, itsaso-cerrendatic Jordaneco hibai bereraino.

6. Eta muga igaiten da Beth Haglara, eta ipharretic iragaiten da Betharabara, igaiten delaric Errubenen seme, Boenen harrira,

7. Hedatzen delaric Deberaco muguetaraino Acorreco haranean, ipharrera beguiratzen duelaric Galgalari, ceina baita Adomimgo igaitearen parrean, errecaren hegoaco aldetic; eta iragaiten ditu urac Iguzquithurri deithuac, eta haren akabança içanen da Erroielgo ithurrian.

8. Guero igaiten da Enom semeren harana gaindi hegoaldera Jebusearraren sahetsetic, hura baita Jerusaleme; eta handic goititzen delaric mendi bizcarrera, ceina baita Jeenomen parrean mendebalerat Erraphaimen haraneco buruan ipharrari beguira,

9. Mendi gainetic iragaiten da Nephtoaco ithur-uretaraino; helcen da Efrongo mendico herrietaraino, eta, jausten da Baalara, ceina baita Cariathiarim, erran nahi da Oihanetaco hiria;

10. Eta Baalatic ingurua eguiten du mendebal-aldera, Seirgo mendiraino; eta iragaiten da Jarimgo mendiaren sahetsetic, iparrari buruz, Questonera; jausten da Bethsamera, iragaiten Thamnan,

11. Helcen da Acarongo sahetsera ipharretic, eraisten da Secronara, iragaiten du Baalaco mendia, helcen da Jebneelara, eta hersia da mendebaletic itsaso Handico bazterraz.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15