Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Horiec dira Judaren semeen mugac inguruan beren familien arabera.

13. Bainan Josuec Calebi, Jephonen semeari eman cioen, Jaunac manatu beçala, Judaren semeen erdian bere pharte Cariatharbe, Enaquen aitaren hiria, hura bera baita Hebron.

14. Eta Calebec hartaric xahutu cituen Enaquen hirur semeac, Sesai, Ahiman eta Tholmai, Enaquen odolecoac.

15. Eta handic iganez ethorri cen Dabirgo egoiliarretara, hiri hura aitzinean deitzen baitzen Cariath Sepher, erran nahi da Iscribauen hiria.

16. Eta Calebec erran çuen: Norquere joco eta hartuco baitu Cariath Sepher, eta hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa.

17. Eta Othonielec, Cenecen semeac, (Cenez baitzen Caleben anaia gazteagoa) hartu çuen hiria, eta Calebec eman cioen bere alaba Acsa emaztetzat.

18. Eta elkarrequin cihoacelaric, Acsa bildua içan cen bere senharraz aitari galda ceçon landa bat, eta nola asto baten gainean jarria baitzen, hasbeherapenca hasi cen. Calebec erran cioen: Cer duçu?

19. Eta alabac ihardetsi çuen: Indaçu çure benedicionea: eman içan darotaçu lur bat egüerdiari dagoena eta agorra, indaçu berce bat urztatua dena. Hargatic Calebec eman cioen lur bat gainetic beherera urztatua cena.

20. Huna Judaren semeen goçamena beren familien arabera.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15