Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau içan cen beraz Judaren semeen çortea beren familien arabera. Edomen mugatic, Sineco mortua hegoaldera, eta hegoaldeco aurkinçaren berce bururaino.

2. Haren hastapena da itsaso Gacico burutic eta hegoaldeari beguira dagoen cerrendaraino.

3. Eta handic ilkitzen da Harrobiaren patarreraino, eta iragaiten da Sinan; igaiten da Cadesbarnera eta helcen Efronera, igaiten delaric Adarrera eta inguratzen duelaric Carcaa,

4. Eta handic iragaiten delaric Asemonan eta helcen Eguiptoco errecara: eta içanen dira haren mugac itsaso handian. Han içanen da hegoaco aurkinçaren akabança.

5. Bada iguzqui-sorthaldetic, hastea içanen da itsaso Gacian Jordaneco azquen bururaino: eta ipharrera beguira dagoena, itsaso-cerrendatic Jordaneco hibai bereraino.

6. Eta muga igaiten da Beth Haglara, eta ipharretic iragaiten da Betharabara, igaiten delaric Errubenen seme, Boenen harrira,

Irakurri kapitulu osoa Josue 15