Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 14:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Hargatic Judaren semeac hurbildu citzaizcoen Josueri Galgalan; eta Jephonen seme Cenecearra, Caleb minçatu citzaioen: Badaquiçu Jaunac çutaz cer erran içan dioen Moisi, Jaincoaren guiçonari, Cadesbarnen.

7. Berrogoi urthe nituen Moisec, Jaunaren cerbitzariac Cadesbarnetic igorri ninduenean lurraren beguiztatzera, eta berriac ekarri nioizquien, nola eguiac iduritzen baitzeraizquidan eta hala.

8. Bainan enequin igan içan ciren anaiec bihotza galaraci cioten populuari: ez nincen gutiago jarraiqui ene Jainco Jaunari.

9. Eta egun hartan Moisec cin eguin içan çuen, cioelaric: Çure çangoac oincatu duen lurra çure goçameneco eta çure semeeneco içanen da bethi gucico, ceren jarraiqui içan çaren ene Jainco Jaunari.

10. Jaunac, aguindu içan çuen beçala, onhetsi darot beraz bicia egungo eguna arteo. Berrogoi eta borz urthe ditu Jaunac hitz hori erran içan cioela Moisi, Israel mortua barna cihoalaric: egun laur hogoi eta borz urthetan naiz,

11. Hain hazcar, nola bainincen ikusquetara bidalia içan nincenean: orduco indarrac dirau ene baithan egundinocoan, nahiz guerlaraco eta nahiz bideraco.

12. Indaçu beraz niri, Jaunac, cerorrec ençuten duçularic, aguindu içan darotan mendi hori, ceintan baitira Enactarrac eta hiri handi eta hazcarrac, ikus deçadan heia Jauna enequin den eta hequiec xahutuco ahal othe ditudan, niri hitzeman darotan beçala.

13. Eta Josuec benedicatu çuen, eta Hebron eman cioen goçatzera.

14. Eta hartaz gueroz Hebron Calebena, Jephonen seme Cenecearrarena içatu da egungo eguna arteo, jarraiqui içan celacotz Israelgo Jainco Jaunari.

15. Aitzinean Hebron deitzen cen Cariatharben icenaz. Adam handia han dago ehorcia Enactarren artean: eta lurra hustu cen guduetaric.

Irakurri kapitulu osoa Josue 14