Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 13:23-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta Jordaneco hibaia Errubenen semeen muga eguina içan cen. Horiec dira hiri eta herriac Errubentarren goçamenecoac bequien familien arabera.

24. Eta Moisec Gaden leinu eta semeei beren familien arabera eman cioeten goçamena, ceinaren xehatzapena hau baita:

25. Jasergo bazterra, Galaadeco hiri guciac, eta Amonen semeen lurraren erdia Aroerreraino, ceina baita Erraba alderat;

26. Hefebondic, Erramoth, Masphe eta Betonimeraino; eta Manaimdic, Dabirreco muguetaraino;

27. Betharango, Bethnemraco, Sokotheco eta Saphongo haranean ere, Sehon Hefebongo erregueren erresumaren gaineracoa: haren muga Jordanea da halaber, Ceneretheco itsasoaren azquen bururaino, Jordanez haindian, iguzqui-sorthalderat.

28. Horiec dira lurra, hiriac eta herriac Gaden semeen goçamenecoac beren familien arabera.

29. Moisec eman cioten Manaseren leinu erdiari ere eta semeei beren familien arabera, goçamen bat,

30. Ceinaren hastea hau baita: Manaimdic Basan gucia; Og, Basango erregueren erresuma guciac, eta Jairren herrialdea, ceina baita Basanen, hirur hogoi hiritacoa;

31. Eta Galaaden erdia, eta Astaroth eta Edrai, Oguen erresumaco hiriac Basanen, Manaseren seme Maquirren haurrei, erran nahi da Maquirren semeen erdiari beren familien arabera.

32. Moisec berezpen hori eguin içan çuen Moabeco celhaietan, Jericoco parrean iguzqui-sorthalderat.

33. Bainan Lebiren leinuari goçamenic etzioen eman, ceren Israelgo Jainco Jauna bere baita haren goçamena, erran içan dioen beçala.

Irakurri kapitulu osoa Josue 13