Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 13:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta Astarothen eta Edrain erreguinatu den Erraphaimen azquen odoleticacoetaric cen Oguen erresuma gucia Basanen: eta Moisec jo eta xahutu cituen.

13. Eta Israelgo semeec etzituzten nahi içan xahutu Jesuritarrac eta Macatiarrac, eta Israelen erdian daude egungo eguna arteo.

14. Ordean Moisec Lebiren leinuari etzioen lurric eman goçatzera: bainan Israelgo Jainco Jaunaren sacrificio eta bitimac dira haren primança, Jaunac berac erran dioen beçala.

15. Errubenen leinuco semeei, beren familien arabera, lurra goçatzera eman cioten beraz Moisec:

16. Eta hequien eremua içan cen Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren bazterrean, eta Arnongo errecaco haranaren erdian, Medabara daraman celhai gucia,

17. Hefebon eta hango bazter-aldetan diren herri guciac; Dibon ere, Bamothbaal eta Baalmaongo hiria,

18. Jasa, Cedimoth, Mephaath,

19. Cariathaim, Sabama eta Sarathasar Haraneco mendian;      

20. Bethphogor, Asedoth, Phasga eta Bethiesimoth,

21. Eta ordoquico hiri guciac, eta Sehon erregue Amorhearraren erresuma guciac, Hefebonen erreguinatu cenarenac eta Moisec jo çuenarenac, Ebi, Errecem, Sur, Hur eta Errebe, Madiango aitzindariequin, ceinac baitziren Sehonen lurreco egoiliarren buruçaguiac.

22. Israelgo semeec ezpataz sarrasquitu çuten berce hilequin Balaam aztia ere, Beorren semea.

23. Eta Jordaneco hibaia Errubenen semeen muga eguina içan cen. Horiec dira hiri eta herriac Errubentarren goçamenecoac bequien familien arabera.

Irakurri kapitulu osoa Josue 13